Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Blogak arrow Arriaga zutik
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Arriaga zutik PDF Inprimatu ePosta
Ainhoa Lendinez   
2008-02-25 16:09
Image
Askok diote gehiegi sartzen garela geure baitan. Beste batzuek, berriz, dantzarik gabe galduta gaudela, edo dantzari denbora “gehiegi” ematen diogula, dantzarako eta dantzarengatik bizi garela…

 

Atzo izan zen Juan Antonio Urbeltzen azken ikuskizunaren estreinaldia, horrenbeste esperotako estreinaldia. Axeri Bodak Arriaga hartu zuen, eta ikusleek gu hartu gintuzten.

Egun osoko jarduna izan zen. Goizean goizetik joan ginen Bilbo handira. Kirioak dantzan, prestatze-saio gogorrak, musikari azken ukituak, urratsak behin eta berriz prestatu. Horrenbestetan egindakoa zalantzan jartzeraino aritu ginen denok, urduritasunak gain hartuta zenbaitetan.

Arratsaldeko zortzietan hasi zen ikuskizuna. Lehertuta geunden asko, urduri. Eta ni kezkatuta nengoen, nekeak arintasuna kenduko ote zigun, bizitasuna faltako ote zitzaigun.

 

Sarrerako hitzetan, Axeri Bodaren jatorria entzun genuen kamerinoetatik, eta hasi zen Xarmegarriaren doinua. Lehen dantzan atera behar ez genuenok pasabideetan, beldurtuta, ikaratuta, urduri, irribarre zalantzatiz, izerditan. Eta halako batean eztanda ikaragarria; Axeri-dantza hasi zen, eta gure azeriak oihuka eta jauzika, inoiz baino indartsuago. Gorputza hartu ninduen zirrara nolakoa izan zen azaltzeko hitz gutxi dauzkat eskura. Proba-saio amaigabeetan transmititutako indarra ezerezetik atera zuten azeriek Arriagako ikusleentzat, eta ikaraz zain geundenoi adorea eman ziguten. Ondo aterako zen dena.

Onena, ordea, iristear zegoen. Dantzak elkarren segidan, ondoz ondo, inoizko naturaltasun ederrenean, giro ezin hobean. Eta amaiera gero eta gertuago. Amaieran, Urso Xuria dantzatzera atera ginen. Sinplea eta hunkigarria. Azeriak eta mairuak ezkonduta. Eta inoizko sentimendu sakonenak hartu ninduen, basatiak eta xarmangarriak elkarri eskutik helduta, izan litekeen doinu ederrenaren harira dantzan.

 
Amaieran, Juan Antonio Urbeltz taularatu zen lehenengo, eta lehen malkoei eusten saiatu nintzen. Baina ezin. Dantza maisuak, diseinatzailea, arropa arduradunak, denak taularatu ziren, benetako Axeri Boda osatzeko. Gure maisu eta gidariak, atzealdean horrenbeste lan egiten dutenak, guztiak besoak altxatuta, inoizko lorpenik handiena lortu izan bagenu bezala, lehen eguneko poz berak elkartuta. Eta ikusleak zutik, Arriaga zutik.

6 urte nituenetik ari naiz dantzan, eta ez nuen uste atzo bizitakoa senti nezakeenik, dantzak horrenbeste sentimendu berri nigan sortuko zuenik. Ez nigatik, ez dantzariongatik. Urbeltzek euskal tradizioari eman dion guztiagatik, merezi du Axeri Boda ikustea. Niri hemendik eskerrak ematea baino ez zait geratzen.
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez
Une honetan bisitari 1