| Elbrus, Europako gailurrik altuena izango da Marimendi taldeko emakumeen erronka berria |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-02-25 09:50 | ||
|
Berrogei urtetik gorako 25 emakume Europako gailurrik altuena, Elbrus
(5.642 m.), igotzen saiatuko dira uda honetan, Marimendi taldeak
antolatu duen bigarren goi-mendiko espedizioan.
Arrate Zubia izango da
ordezkari elgoibartar bakarra.
40 urtetik gorako emakume euskaldunek osatzen dute Marimendi Taldea, eta 2006an hasi zituzten mendi jardueren bitartez, aisialdiaz gozatzeko dituzten aukerak aldarrikatu nahi dituzte. Mendebaldeko Europako mendirik garaiena, Mont Blanc (4.808 m), igotzea izan estreinako mendi jarduera 2006ko uztailean. Mont Blanc lau bide Euskal Herriko emakumeentzat espedizioan 19 emakumek lortu zuten gailurrera iristea. Haien artean ziren Lorea Vila, Marije Mendikute, Arrate Zubia eta Lurdes Zubiaurre elgoibartarrak.
Uda honetan, berriz, erronka handiagoari egingo diote aurre: Europako gailurrik altuena, Elbrus (5.642 m.) igotzen saiatuko dira Kaukasoko mendikatean. Aurten, momentuz, elgoibartar bakarrak parte hartuko du espedizioan, Arrate Zubiak, hain zuzen ere (goiko argazkian ezkerretik hasita lehena).
Kaukaso mendikateko sumendirik handiena da Elbrus, Europa fisikoaren tontor enblematikoa: 5.642 metro ditu, Mont Blancek baino 800 metro gehiago.
Hortaz, gure inguruetako mendiekiko ohiz kanpoko altuera eta berebiziko hotza izango dira aurtengo espedizioan aurkituko dituzten zailtasun nagusiak. Bi itsasoren artean -Itsaso Beltza eta Kaspio itsasoa- dago Kaukaso mendikateko tontorrik garaiena (gainerako mendietatik, mila metrotan zutitzen da Elbrus). Haizeak gogor jotzea eta hezetasun maila altua izatea dakarte aparteko ezagugarri geografiko horiek.
Kirola zahartze osasuntsu baterako bide Debabarrenako Esperientzi Eskolako modulu ireki berriaren bitartez, Kirola zaharzte osasuntsu baterako bide izeneko hitzaldian Marimendi talekoen ibilerak azalduko dituzte marimenditarrek beraiek.
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|






























