 2007an El Orfanato filma izan zen ikusiena (309 lagun) Herriko Antzokian.
Ez gaizki ulertu, Herriko Antzokira zinea ikustera joaten diren zine zaleez ari gara. Zineak, bai, indarrean dirau, baina berau ikusi eta gozatzeko moduak dira asko zabaldu eta ugaritu direnak. Beharbada, horren isla da azken bost urteetan erdira jaitsi dela zine-ikusle kopurua Herriko Antzokian.
Iaz (2007) 9.017 zine txartel saldu zituzten Herriko Antzokian; aurreko
urtean (2006an) baino 848 txartel/ikusle gutxiago.
Beherakada, are
esanguratsuagoa da 2001. urteko datuekin konparatuz gero: 19.030 ikusle 2001ean eta 9.017 2007an; alegia, erdira jaitsi
da Herriko Antzokiko ikusle kopurua.
Herriko Antzokiko Zine-ikusleen DATUAK eta ikusle kopurua hilabeteka
|
2001-2007
|
Herriko Antzokian
|
|
URTEA
|
IKUSLE KOPURUA
|
|
2001
|
19.030
|
|
2002
|
20.198
|
|
2003
|
15.986
|
|
2004
|
14.593
|
|
2005
|
10.066
|
|
2006
|
9.865
|
|
2007
|
9.017
|
GUZTIRA (2001-2007)
|
98.755 |
|
|
2007
|
|
Urtarrila
|
1.055
|
|
Otsaila
|
959
|
|
Martxoa
|
910
|
|
Apirila
|
782
|
|
Maiatza
|
801
|
|
Ekaina
|
573
|
|
Iraila
|
1.097
|
|
Urria
|
753
|
|
Azaroa
|
866
|
|
Abendua
|
1.221
|
|
GUZTIRA
|
9.017
|
|
|
2007. urteko FILMARIK
IKUSIENAK
|
|
Saldutako Txartel kop.
|
Filmeak
|
|
309
|
"El Orfanato"
|
|
301
|
“Los Simpson"
|
|
276
|
“Piaratas Del Caribe 3"
|
|
265
|
“El Perfume"
|
|
257
|
“300"
|
|
Gutxien
ikusi direnak *
|
|
|
50
|
"Betizu eta urrezko zintzarria"
|
|
47
|
"El Ataque de las Vampiresas"
|
|
26
|
"Stardust"
|
|
20
|
"Harri Majikoaren bila"
|
*Gehienak haurren zine emanaldiko filmak dira,
eta hauek sesio bakarrean botatzen dituzte.
|
Normala Ander 2008-02-22 17:12:05 Nik normal ikusten dot. Top Manta dala, interneta dala, nahi dian pelikulak norbere etxian, nahi dan orduan eta debalde ikustia ixa danon esku dao. Zinian ostera, tokatzen dan pelikulia besterik ez dao, ordu finkuetan, etxeko sofakin zerikusirik ez daukaten aulkixetan eta ordaindu ein bihar da. Ez da oso erakargarrixa, neretzat behintzat. | Ander-i. estha 2008-02-22 22:17:27 Neretzat bai, oso erakargarrixa da. Zuk esaten dozun bezela etxeko sofa komoduaua izan laike baina zinia benetan gustatzen bajatzu eztiazu konparauko benetako zinia ero etxekua. Imagena ta soinuak eztaka konparaziorik, iluntazuna ta ixiltasunak bezela. Pelikuletaz benetan disfrutatzeko ni beti zinera juten naiz. Gerua ta jende gitxio juten bada zinera azkenian itxi ingo debe, ta zentro komerzialetako multizinesetara jun bihako gera danok, pena bat. Top Manta ta internetan eragina ezin da ukatu, baina jendiari zinia kondizio onetan ikusi ta disfrutatzera juteko animautzen diot. | esthari Ander 2008-02-25 14:50:45 Ba ez, imagina, DVD eta telebista dezente batenan aldian ez da askoz hobia. Soinua akaso bai, baina zinian preziuakin, azkar asko amortizatzen da Home Cinema sistema bat. Nik behintzat askoz nahixao dot pelikulak etxian ikusi eta, itxuraz, jende gehixenak ere bai. Gainera, hemendik aurrera etxeko aparatuen kalidadia hobera jungo da eta gaur egun baino zentzu gutxiao eukiko du zinera jutiak, bai herrixetakuetara eta baitxa multizine haudixetara ere. | Prezio handiegiak Elgoibaikorra 2008-02-27 21:03:47 Nik uste dot dirua dala Elgoibarko zinia dakan oztoporik handiena. Nik ya urtiak daramatzat herriko antzokira jun barik prezioen igoera dela eta. Lehen maiz juten nintzan baina oin... nahiago dot pixkat gehixo ordaindu ta pelikula berriagorenbat ikustia. | prezio handiak? yantxa 2008-02-28 08:38:45 Nik dakitela elgoibarko zinea Gipuzkoako merkeenetarikoa da, merkeena ez bada. Gaņera lehenago edo beranduago pelikulak iristen dira. Multizineetan gaur daudenak hilabete barru eongo dira elgoibarren....ez da ainbeste denbora...Joan zaitez multizineetara pelikulak lehenago ikusteko, badakizu zenbat kostatzen den? Ia 6 sarrera, autopista + gasolina pagatu beharra, txutxeriak aparte...Gaur egun palikulak atera bezain laster ikusi nahi ditugu eta horregaitik joaten gera multizineetara. Nere ustez hobe da pixkat itxoin eta elgobarren ikustea. Gaņera elgoibarko zineko instalazioak oso ondo daude. Gipuzkoako ainbat zine kondizio askoz eskaxetan daude.....Daukaguna baloratu beharko genuke azkenean Elgoibarko zinea gabe geratu aurretik. | Yantxa Ander 2008-02-28 15:03:54 Argi dao bakoitzan erabakixa dana Donostiara jutiak merezi daban, etxian ikustia, ala Elgoibarren zinera jutia hobia dan. Arazua da gehixenguak ez duala Herriko Antzokia aukeratzen. Gipuzkoako beste zine batzuk eskasauak edo karuauak izatiak berdin du. Nere ustez, ematen ataratzen jakon probetxua ikusita, Elgoibarren pelikulak ematia gehixegizko gastua da eta hobe genduke diru hori beste zeozertan erabili. | Ander... yantxa 2008-02-28 18:31:01 Bizitza hontan ez da dena "gastua"....batzutan zerbitzu batzuk eskeiņi bihar jakoz Herritarrei naiz eta horrekin benefizio ekonomikorik ez atera... | Zinearen Majia Guteneo 2008-02-29 12:45:54 Ziniak dakan xarma hain zuzen, bertan egotia da. Argiak itzali, bolumena gora, trailerrak, tripan pizten dian tximeletak... beste mundu baterako bidaia hastera duan seinale! Sentitxu ein biada, eta gaur egun, benetan zinia maite daban jendiak bakarrik pagatzen dau. Ez dezu pelikuliagaitxik pagatzen, bizi izan dozun esperientzixiagaitxik baizik. Planteamendu europear yanki horrekin, kalian dauan girua ikusita eta poteua ya ixa estingitxu danez... nora goiaz? ze bide hartu dou? ez da zinia bakarrik, dana da. Gizartia aldatzen dauala bistakua da, baina ze gizarte nahi dogu? Ni gaztia naiz, bandako kontzertuak ikustera juten naiz, zinera
Bandiak badaka benefiziorik? Ba ez, ni bandia ikustera, zinia ikustera juten naizen arrazoi igualegaitxik juten naiz, nere sabelian pizten dian tximeletak eta gallineruak daukan xarma eta majia hori ezin dualako dolby surround 5.1 sitema batek eta 40 pulgadako telebista plano batek zapaldu! |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |