Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Bizikletan ibiltzeko arropak jarri ditu salgai Kirol Patronatuak
Blogak


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Islandia eta Jökulhaup hondamendiak
erantzun 1


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Barren astekaria

Gida komertziala

Bizikletan ibiltzeko arropak jarri ditu salgai Kirol Patronatuak PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-02-21 12:07
Klik haundi ikusteko
 
Herriko txirrinduzaleek elgoibartarrak direla erakusteko aukera izango dute aurrerantzean, Udal Kirol Patronatuak atera dituen bizikletan ibiltzeko arropei esker (argazkian).
  • Jantziok eskuratzeko martxoaren 7a baino lehen pasa behar da Olaizaga kiroldegitik.


Zikloturistek eginiko eskariari erantzunez atera ditu Kirol Patronatuak bizikletarako arropak. Izan ere, Quebrantahuesos edo Extreme Bardenas probetan parte hartzen duten txirrindulari afizionatuek faltan botatzen zuten Elgoibar izena daraman jantziekin parte hartzea, beste hainbat herritako txirrindularik egiten duten moduan.
Udal Kirol Patronatuak hainbat modelo aukeratu eta herriko zikloturista talde bati aurkeztu zizkion. Azkenean, gorria, zuria eta beltza uztartzen dituen mailota eta kulotak aukeratu zituzten.
Honako hauek dira salgai jarriko dituzten jantziak: kulote motza eta luzea, mailot luzea eta motza, windtex-a, piratak, e.a.
Prezioak:
  • Mailot manga motza: 31,5 €
  • Mailot manga luzea: 37,5 €
  • Neguko txaketa termikoa: 80 €
  • Udako txaketa termikoa: 66 €
  • Udako txalekoa: 40,75 €
  • Kulote motzak: 41 €
  • Kulote luzea: 50 €
  • Pirata kulotea: 43,50 €
  • Txubaskeroa: 47 €
    *Prezioen negoziaketetan dabiltza Patronatuko arduradunak. Hortaz, baliteke beherapenak lortzea eta hemen azaltzen diren prezioak hobetzea.

Tailak: M, L eta XL. (*M handia geratzen zaionak S edo beste taila bat eskatu ahal izango du).
Arropak Olaizaga Kiroldegiko harreran eskatu beharko dira. Azken eguna martxoaren 7a izango da. Eskaera guztiak jaso ondoren hilabete inguruko epean ailegatuko direla uste du Kirol Patronatuko zuzendariak.

Atletismorako kamisetak
Arropak ateratzeko ekimen hau beste kirol batzuetara ere zabaldu nahi du Kirol Patronatuak, hala, atletismoan jarduteko kamisetak eginarazi eta salgai jartzeko asmoa dutela aurreratu dute. Erakusteko moduan daudenean jakinaraziko dute.
 
Urgazi Triatloi Taldearen arropa berriak
Klik haundi ikusteko
Urgazi Triatloi Taldearen 2008ko arropak.
Elgoibarko Urgazi triatloi taldeak ere arropa berriak atera zituen 2008ko denboraldirako, Kirol Patronatuak erabili dituen antzerako koloreekin, gainera.
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Prezioak?
Imanol 2008-02-21 16:34:49
Erabakitta al daude erropen prezioak? Eskerrik asko.
prezioak
elgoibarren.net 2008-02-21 18:10:32
Udal Patronatuarekin jarri gara harremanetan eta eman dizkigute prezioak:  
 
- Mailot manga motza: 31,5 euro 
- Mailot manga luzea: 37,5 euro 
- Neguko txaketa termikoa: 80 euro 
- Udako txaketa termikoa: 66 euro 
- Udako txalekoa: 40,75 euro 
- Kulote motzak: 41 euro 
- Kulote luzea: 50 euro 
- Pirata kulotea: 43,50 euro 
- Txubaskeroa: 47 euro
gehiegi
portu 2008-02-24 22:10:47
Baina ze prezio dira hoiek?negozioa egiteko atera al dituzte arropa hoiek?oso polita iruditzen zait Elgoibar izena eramatea kulotean baina diru hori ordainduta...eta beste duda bat.Zergaitik ez dira ados jarri patronatua eta urgazi eta bien artean arropa atera?horrela agian merkeagoa aterako zen ez?niri pasada bat iruditzen zait diru hori ordaintzea.
Zer ba?
Trachurus 2008-02-26 13:00:35
Badakizu erropa hoietako bakoitzan kostia zein dan ala? Dendara junez gero zenbat pagauko zenduke? Zein erretza dan kejatzia.
ba bai
portu 2008-02-26 16:57:48
Ba badakit bai pixkat gehio ordainduta etxeondo markako erropa dakatela dendetan eta prezio hoiek baino merkeago ere lortu daiteke erropa,eta nik ez dakit laguntzarik izan duten arropa hoiek ateratzeko,baina danobatek ateratako arropa,kulote luzea,motza,maillot luzea eta motza,hau da lau prenda 60 eurotan hartu ditugu.Aldea badago ez.....



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Azken komentarioak


Eskerrak eman behar
Elkarrizketatik barne ta pertsonalki, ni, Jose Lui...
(txelu)

IKUS DEZAGUN...
Nere kalian egiten dituzte konponketak, noski baie...
(pulgosua)

Ja !!!
Badirudi Pulgosoren kalean udala ez duela konponke...
(JMS)

Potrotaraino
Bakoitzak badaki non erosten daban bere etxia, gero denon diruakin partxeak jartzen.
(pulgosua)

PLAKAK
Eskailerak bai, baina ez daukagu etxeko paretetan plakak jarrita kaleko izenarekin.
(JMS)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 94 bisitari