Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Gizartea arrow Okupen arazoari irtenbidea topatzeko eskatu dute Altzolako bizilagunek
Blogak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
The manualist


Ainhoa Mendibil
Hankahutsik
Ainhoa Mendibil
Kaixo Pello berriz ere,


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Gauaren tranpetan
erantzun 1


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Hirugarrenean ere bai (Joseba Iriondori elkarrizketa)


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Canada Day and Mount Grouse


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Praileaitzetik dator notizia


Barren astekaria

Gida komertziala

Okupen arazoari irtenbidea topatzeko eskatu dute Altzolako bizilagunek PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-02-20 13:41
Klik haundi ikusteko
Aurrenetxe eraikinaren atzealdea.
 
Altzolako Sebastiana eta Aurrenetxe etxe hutsetan bizi diren okupek sorrarazten dituzten arazoak, higiene falta eta segurtasun eza, batez ere, salatu ditu Zubibai Elkarteak.
Informazioa eman eta eskatzeko bilera bat eskatu diote kasua daraman Eibarko epaileari.
 

Zubibaikoek azaldu dutenez, joan zen astean egin zuten Okupen kasua daraman Eibarko 2. epaitegiko epailearekin biltzeko eskaria. “epaileari lehen eskuko informazioa helaraztea da gure asmoa, eta aldi berean, okupen arazoari irtenbidea emateko egiten ari direna azal diezaguten nahi dugu”.

Udalaren jarrera salatu dute
Klik haundi ikusteko
Zaborrak, Aurrenetxe eta Sebastiana eraikinen artean.
Udalak “geldo eta mespretxuz” jokatu duela salatu du, beste behin ere, Zubibaik. Iniziatiba eurek hartzea beste erremediorik ez zaiela geratu adierazi dute. “'Okupak Altzolan dauden bitartean, ez dauzkagu hemen' pentsatzera garamatza Udal agintarien jarrerak. Hori da, behintzat, Udal agintarien utzikeriak pentsarazten diguna. Inork uste al du, horrelako egoerarik herri erdian onartuko luketenik?"
 
 
Segurtasun arazoaz haratago, higiene edo garbitasun kontua ere badela dio Zubibaik.
  • Segurtasunari dagokionez, auzoko jaun eta jabe bihurtzen ari dira okupak. Dirua edo tabakoa eskatu eta ezer ematen ez badiezu mehatxuzko begirada botatzen dizute. Hori gutxi balitz, Zubia jatetxeko jabeek liskar bat baino gehiago izan dute eurekin”. Okupek beraiek bizi diren arrisku egoera ere nabarmendu nahi izan dute. “Batetik, erortzeko zorian dauden etxe zaharretan bizi dira, eta bestetik, behin eta berriz gurutzatzen dute N-634 errepidea, autoak geldiaraziz, kutxa eta poltsa izugarrian soinean daramatzatela. Autoak aparkatzerakoan, berriz, inor inguruan dagoen begiratu gabe egiten dute”.
  • Garbitasun ezari dagokionez, “etxe inguruan edo ibaira” botatzen dutela zaborra ziurtatzen dute Zubibaiko kideek. “Etxe parean dauzkaten zabor ontziak ez dituzte erabili ere egiten eta oinarrizko premiak etxe inguruan egiten dituzte”.

ARGAZKIAK:
Egin dituzten salaketekin batera, hainbat argazki ere bidali dituzte Zubibai elkartekoek komunikabideetara.
Klik haundi ikusteko
Behinola Sebastiana hotela izan zen eraikinaren atzealdea.
Klik haundi ikusteko
Zabor pila, Altzolako tren geltokirako sarreratik gertu.
Klik haundi ikusteko
Tren geltokitik gertu dagoen bidezidor hau, Elgoibarko Mendi Itzulian erabiltzen da.
Klik haundi ikusteko
Sebastiana eraikineko atze parteko sarrera, okupek erabiltzen dutena. Erortzeko arriskua handia da Zubibaikoek diotenez, eta etxe guztia antzerako egoeran egongo dela uste dute.
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


titanic...?
Zeinek esan bihar zestan neri, \"bai, laster kali...
(malen)

Argazkiak bidaltzeko
Kaixo Hergon, elgoibarren.net@elgoibarkoizarra he...
(elgoibarren.net)

Aupa Buztangorriak!!!
Ahal juau!!! hasierako partido ezkasak eta gero z...
(Hergon)

bandan
eztot ikusten nik elgoibarko bandia obra hau jotzen...
(estha)

asto bidea
Denbora kontua izan da baina ikusita zegoen hor ze...
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 2 bisitari