| Okupen arazoari irtenbidea topatzeko eskatu dute Altzolako bizilagunek |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||||||
| 2008-02-20 13:41 | ||||||
|
Altzolako Sebastiana eta Aurrenetxe etxe hutsetan bizi diren okupek
sorrarazten dituzten arazoak, higiene falta eta segurtasun eza, batez
ere, salatu ditu Zubibai Elkarteak.
Informazioa eman eta eskatzeko bilera bat eskatu diote kasua daraman Eibarko epaileari. Zubibaikoek azaldu dutenez, joan zen astean egin zuten Okupen kasua daraman Eibarko 2. epaitegiko epailearekin biltzeko eskaria. “epaileari lehen eskuko informazioa helaraztea da gure asmoa, eta aldi berean, okupen arazoari irtenbidea emateko egiten ari direna azal diezaguten nahi dugu”. Udalaren jarrera salatu dute Udalak “geldo eta mespretxuz” jokatu duela salatu du, beste behin ere, Zubibaik. Iniziatiba eurek hartzea beste erremediorik ez zaiela geratu adierazi dute. “'Okupak Altzolan dauden bitartean, ez dauzkagu hemen' pentsatzera garamatza Udal agintarien jarrerak. Hori da, behintzat, Udal agintarien utzikeriak pentsarazten diguna. Inork uste al du, horrelako egoerarik herri erdian onartuko luketenik?"
Segurtasun arazoaz haratago, higiene edo garbitasun kontua ere badela dio Zubibaik.
ARGAZKIAK: Egin dituzten salaketekin batera, hainbat argazki ere bidali dituzte Zubibai elkartekoek komunikabideetara.
|
||||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|



































