Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Aisia arrow Lengua de Trapo-ren kontzertua Lerun-Txiki baserri okupatuan
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Mediateka


2007ko Inauteriak

Gida komertziala

Lengua de Trapo-ren kontzertua Lerun-Txiki baserri okupatuan PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2006-10-27 09:23
Lerun-Txikiko baserria
La Banda de 1000 demonios” izeneko azken diskoa aurkeztuko du Lengua de Trapo musika taldeak gaur iluntzean Lerun-Txiki baserri okupatuan. 22:15ak inguruan hasiko da kontzertua. Aurrez, arratsaldeko 20:30ean, afari-merienda antolatu dute baserriko bizilagunek.

Lerun-Txiki baserri okupatu barruan, lehen ikuilua izandako lekuan, eskainiko du Kontzertua Lengua de Trapo taldeak. Ez da baserri okupatu honetan antolatzen duten estreinako kontzertua izango, eta zine emanaldiren bat edo beste ere eskaini izan dutela adierazi digute.

Afari merienda bertako produktuekin

Afari-meriendako menua: bertako ortuan hasitako kalabazekin egindako purea eta baserriko produktuek osatuko dute menua. Afari-meriendan parte hartzeko ez dago izena eman beharrik.

Lengua de Trapo: flamenko eta pop ukituak

Lengua de Trapo taldea (ez nahastu La Lengua de Trapo nafarroa aldeko taldearekin) Bilbao aldeko 6-7 musikarik osatzen dute. Estiloari dagokionez, flamenko eta pop-aren erdibideko edo nahasketa bat egiten dutela esan daiteke, gitarra eta kaxoi flamenkoak erabiltzen baitituzte. Abestietako letrak zuzenak eta gogorrak diren bitartean, musika lasaiagoa egiten dute; dantzagarriagoa. Taldekideek baserri okupatuko bizilagunekin duten adiskidetasunak ekarri ditu Elgoibarrera.

2005eko maiatzetik okupatuta

Klik haundi ikusteko
Lerun Txiki 2005. urteko maiatzaren 27tik dago okupatuta. Azken 20 urtetan hutsik egon ostean, Eibar eta Soraluze inguruko 5 gaztek baserria okupatzea erabaki zuten.


 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Madmax
Bizia! 2006-10-27 13:28:00
Okupatu bakarrik ez, ematen dabanez bizixa ere eman diobe gazte hauek hilda zaguan baserrixari. Bejondeizuela eta ondo pasa!
Eutsi!
Mai 2006-10-27 13:33:54
Nik ere okupa guztiak zoriondu nahi dittut. Gehientsuenok ez daukaku potrorik etxe okupatu batean bizitzeko, baiņa pozgarrixa da batzuek arrasto alternatiboak hartzen dittuztela ikustia. On egin diezazuela kalabaza-pureak eta disfrutatu!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko