Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Komunikabideak arrow Bost urte 'Egunkaria' gabe!
Blogak


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Anbotora mendi bizikletan


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Azterketak amaitxu eta mendira!


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Bertso finala eta Garaziren begiak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Motxailaren gurdia
Ipuinak eta tabernako demoniologia
Motxailaren gurdia
Leonard Cohenen 'Motxailaren emaztea'


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Leku arraroa kontzertu baterako


Barren astekaria

Gida komertziala

Bost urte 'Egunkaria' gabe! PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-02-20 09:08
Klik haundi ikusteko
Egunkariaren itxieraren aurkako kontzentrazio jendetsua Madalako parkean.
Bost urte bete dira gaur, otsailak 20, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak Euskaldunon Egunkaria itxiarazi zuenetik. 
Hamar lagun atxilotu zituzten orduan, urte bereko (2003) urrian beste bederatzi eta deklaratzera deitu zituzten beste sei. Horietako hamahiruri ez die ezer leporatu epaileak, baina hamabi lagun daude kartzelara joateko arriskuan, epaiketaren zain. 
Egunkaria itxi ondoren Elgoibarren egin ziren protesta ekintzak gogora ekarri ditugu eta Montse Arregi, garai hartan Egunkariako kultura erredaktorea elkarrizketatu dugu.
 
 

Klik haundi ikusteko
Montse Arregi
, Egunkariako langile ohia
"Egunkari txikia zelakoan geunden, baina badirudi uste genuena baino garrantzitsuagoa zela batzuentzat" 
 

-Nola gogoratzen duzu itxiera eguna? eta ondorengoak?

Goizean goiz irratian entzun nuen berria. Hasieran ezin nuen sinistu ere egin gertatu zena. Bat-bateko zaplaztekoa modukoa izan zen. Amatasun eszedentzian harrapatu ninduen guztiak. Hurrengo egunak gogorrak izan ziren, Martxelok eta gainontzekoek bizitakoa izugarria izan zen. Demaseko ezintasuna sentitu genuen. Zer egin halako bidegabekeria baten aurrean? Lehenengo momentuan jota gelditzen zara.

- Nola erantzun zuen herriak? eta Euskal Herriak, orokorrean?

Elgoibarren eta orokorrean Euskal Herrian jende asko eta askotarikoa atera zen kalera gertatutakoa salatzera. Nik uste dut inork ezin zuela itxiera ulertu. Erreakzio horri esker, nahiz eta lehenengo momentuan jota gelditu, Egunkariko langileak, haren bultzatzaileak eta euskaltzale piloa proiektu berria prestatzen hasi ziren. Elgoibarren ere asko izan ziren ekonomikoki edo euren lanarekin lagundu zutenak.

- Bost urte pasatu dira... balantze txiki bat egingo diguzu?

Egunkaria itxi zuten baina beste bat zabaltzea lortu zen. Ez da marka makala herri txiki batentzat eta euskaraz irakurtzen duen jende kopuruari erreparatzen badiogu. Berria egunkaria hor dago, eta produktu bikaina da gainera. Jende askok egin du bere alde eta hori da bost urteko balantzearen alderdirik onena.
 
- Oraindik ez dago epaiketaren datarik... nola ikusten duzu egoera?

Ez dakit zer gertatuko den. Ez dira batere garai onak “euskal” etiketa duen guztiarentzat. Egoera politikoak dena baldintzatzen du. Agintean dagoenari une horretan interesatzen zaionaren araberakoa izango da emaitza. Ez dut ezkorra izan nahi, baina...

- Egunkariako langilea izan zinen. Zer sentitzen duzu egoera guzti honen
inguruan?


Itxiera eguneko ezintasun sentimendua berriro. Bidegabekeria galanta izan zen, gezur handien gainean eraiki dute prozesu guztia. Egunkari txikia zelakoan geunden, baina badirudi uste genuena baino garrantzitsuagoa zela batzuentzat. 

- Berria sortu zen ondoren... gauza bera gertatuko den kezkarik?

Ez dut uste, baina nork daki. Orduan ere ez genuen espero eta gertatu zen. Dena den, itxiera agindu zutenek ikusi dute egunkari bat itxi arren beste bat zabaltzeko gai garela.
 
- Euskarazko hedabideen etorkizuna nolakoa dela iruditzen zaizu?

Teorian ona izan beharko litzateke. Euskaldun alfabetatuen kopurua gorantz doa eta eurak dira irakurle eta ikus-entzule potentzialak. Kalitate aldetik ere erdarazkoen pare daudela uste dut. Euskararen erabilerarekin gauza bera gertatzen da, guztiok gehiago saiatuko bagina...   

- Orokorrean, badaukagu euskaldunok kezkatuta bizitzeko arrazoirik?

Ezin gara kezkatuta bizi. Ikusitakoak ikusita edozer gertatu daiteke, baina ezin gara horri begira egon. Guk gurea egin behar dugu, ahal dugun ondoen. 
 
 
    Egunkariaren aldeko Herri Batzordea eratu zen
Duela bost urte, jende askok parte hartu zuen Elgoibarren Egunkariaren itxieraren aurkako kontzentrazioetan eta mobilizazioetan.
  • Otsailaren 21ean (Egunkaria itxi eta ondorengo egunean), herritarren ekimenez, kontzentrazioa izan zen Plaza Handian.
  • Otsailaren 22an, berriz, Elgoibarko Izarrak antolatuta bi autobus bete ziren Donostiako manifestaziora joateko, eta auto partikularretan ere, herritar ugari joan ziren.
  • Otsailaren 24an Herri Batzarra eta kontzentrazioa antolatu zituen Elgoibarko Izarrak. Egunkariako hiru langile izan ziren bertan.
  • Otsailaren 26an bi kontzentrazio izan ziren Plaza Handian; Elgoibarko Institutuko ikasleek antolaturikoa bestea.
Klik haundi ikusteko
Herritar asko bildu zen Plaza Handian Egunkariaren itxieraren kontra protesta egiteko.
Klik haundi ikusteko
Egunkariako hiru langilek parte hartu zuten kontzentrazioetan: Igor Sota publizitate arduraduna; Montse Arregi kazetari elgoibartarra eta Ainara Argoitia kazetari eibartarra.
Klik haundi ikusteko
Besteak beste, bertso eta olerkiak eskaini zitzaizkion Egunkariari.
Klik haundi ikusteko
Egunkariaren itxieraren aurka Madalan egin zen kontzentrazioa.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Inauteriak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu hurrengo eguneko pilula errezetarik gabe erosi ahal izatea?

Zine agenda

Azken komentarioak


Eskerrik asko Eņaut !!!
Gaur egon gera Eņauten aurkezpenean, eta egia esan...
(itxaspe)

Barren-en kazetaririk ez
Doala aurretik ez dudala ezer Zuhaitz-en aurka. Gu...
(mtt)

2009 ondo lagatzeko, korrika h...
ZORIONAK partehartzaile guztiei!!! Oso ondo egin dezute! Segi horrela!!!
(intxausti)

ZORIONAK ANTOLATZALEEI
Alako proba bat Elgoibar bezela herri batean antol...
(Leonor)

Euskara Sailaren erantzuna
Elgoibarko toponimia lanean laguntzeko prest daude...
(Euskara Saila)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 28 bisitari