Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Mendaro eta Eibar parean bi radar finko jarriko dituzte A-8an
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Mendaro eta Eibar parean bi radar finko jarriko dituzte A-8an PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-02-19 13:27
Klik haundi ikusteko
EAEn dauden radar finkoen kokapena.
Abiadura kontrolatzen duten bi radar finko jarriko dituzte laster A-8 autopistan, Elgoibar inguruan.
  • Bata, Mendaron (59-62 km. artean, Eibarko noranzkoan).
  • Bestea, Eibarren (69-72 km. artean Elgoibarko norazkoan).
Herrizaingo Sailak 24 radar finko gehiago jarriko ditu aurten EAEko errepideetan.


Radar finkoak Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE)
 EAEn  39
 Gipuzkoan  11
 Bizkaian  26
 Araban  2
 Ikus mapa honetan: EAEko radar finkoen kokapena (trafikoa.net)

Helburua 63 radar finkora iristea
Klik haundi ikusteko
Egun dauden 39 radar finkoak gutxi iruditu eta Herrizaingo Sailak beste 24 radar finko berri  gehiago jarriko ditu aurten EAEko errepideetan. Alegia, 63 izan arte.
Gipuzkoan 10 radar finko gehiago jartzeko asmoa dute; N-A eta A-8 errepideetan guztiak. Bizkaian sei eta Araban zortzi radar gehiago jarriko dituzte.
Oro har, EAEko radar finko gehienak hiri handietako sarrera-irteeretan kokatuta daude.
 
  • Informazioa emateko paneletan jarriko dituzte gehienetan
Ekipo horiek Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentrora bidaliko dituzte argazkiak zuzenean, eta handik emango zaio hasiera prozedura zigortzaileari. Radarrak daudela informatzeko panelak jarri dituzte kontrolatutako tarteetan. Radar berri horiek  askotariko informazioa emateko paneletan jarriko dituzte kasurik gehienetan, eta noranzko bietan kontrolatuko dute abiadura.
  • Azken teknologiarekin hornitutako radarrak dira
Film fotografiko konbentzionalak baino irudi-kalitate hobea eskaintzen dute ekipo digitalek, egunez eta gauez. Horrez gain, radar berriak abiadura neurtzeko eta araua hautsi duenaren ibilgailua identifikatzeko zehaztasun handiagoa ematen du. Gainera, errepidetik gertuko ia edozein lekutan (zubi zein gaineko pasabideetan) jar daiteke, eta zonalde batzuk zehaztasun handiagoz kontrolatzea ahalbidetzen du, besteak beste, ezkerreko erreia, bertan gertatzen baitira arau-hauste larrienak.
  • Radarrak daudela jakinarazi egin beharko da
Klik haundi ikusteko
Sistema horrekin, Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroan batu ahal izango du Trafiko Zuzendaritzak radar finkoen sarea. Zentro horretatik kontrolatuko dute sarearen funtzionamendua urrunetik, eta arau-hausteak igorriko dizkiete dagozkien Lurralde Bulegoei; izan ere, horien ardura da zehapen-espediente administratiboa bideratzea. Radarrak badaudela jakinarazteko panelak jarri dituzte kontrolatutako tarteetan.
  • Araudia
Indarrean dagoen araudiak 91 eta 300 euro bitarteko isunak aurreikusi ditu arau-hauste larrietarako, eta 301 eta 600 euro bitartekoa (eta gidabaimena kentzea) oso larrietarako. Arau-hauste oso larritzat jotzen da baimendutako gehieneko abiadura % 50 gainditzea, betiere, aldea 30 km/h-tik gorakoa bada. Uztailaren 1etik, puntukako gidabaimena indarrean dagoenetik, gehiegizko abiadurak 2 eta 6 puntu artean galtzea dakar.
  • Radar mugikorrak
Radar finkoez gainera, radar 11 radar mugikor dauzka Ertzaintzak, eta laster barru hiru gehiago edukiko dituzte.
 
Radar gehiago etorkizunean
Klik haundi ikusteko
Denboran aurrerago, beste radar bat gehiago jartzeko asmoa aurreratu du Herrizaingo Sailak. Eibarren egongo litzateke, Bilborako noranzkoan, 69,1 kilometro puntuan, hain justu ere. Eta Eibarko Udaltzain buruak, Jose Miguel Callek adierazitakoaren arabera, Eibar herri barruan, Azitain inguruan, radar finko bat jartzea aztertzen ari dira.
 


Gehiegizko abiadura, puntuak galtzeko lasterbidea
Gehiegizko abiadura da oraindik ere gidariak zigortzeko arrazoi nagusia. Puntukako gidabaimena martxan jarri eta lehen sei hilabeteetan kendu ziren 10.543 puntuen erdia baino gehiago gehiegizko abiaduragatik izan ziren Gipuzkoan.
 
 

  




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan bisitari 1