Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Lau elgoibartarrek Vall Fosca eski proban parte hartu dute Katalunian
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Lau elgoibartarrek Vall Fosca eski proban parte hartu dute Katalunian PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-02-19 10:05
Klik haundi ikusteko
 
Euskadiko Koparako puntuagarria den hirugarren proba gure mugetatik urrun xamar, Kataluniako Vall Fosca haranean, jokatu zen zapatuan (otsailak 16). Proba hau bikoteka egiten da eta izena eman zuten 166 bikoteetako bi elgoibartarrak ziren. (bideoak eta argazkiak dauzka)



Klik haundi ikusteko
Vall Fosca
adiskidantzan oinarritutako proba dela dio Arkaitz Iruretak, “bikoteko bigarrenak eginiko denborak hartzen dira kontutan eta elkar laguntza ezinbestekoa da”. Arkaitzekin batera, Iker Leonardo, Joseba Elustondo eta Iñigo Lariz elgoibartarrek parte hartu zuten Vall Fosca haran zoragarrian egin zen proban.


Antolakuntza perfektua
Klik haundi ikusteko
Iker Leonardo ahalegin betean.
Azken bi asteetan ia elurrik bota gabe eta tenperatura oso altuak egin eta gero, “elur gutxi eta kalitate eskasekoa” aurkitzea espero zuten arren, “antolakuntzak bete betean asmatu zuen lasterketaren nondik norakoarekin, eta esperotako 1600mtako desnibela barik, 1800mtik gorako desnibel positiboa egin genuen” azaldu du Arkaitz Iruretak.
Laurek lasterketa polita, baina aldi berean gogorra izan zela Vall Fosca aitortzen dute, baina, batez ere, antolatzaileen lana goraipatu nahi izan dute “Hamarreko bat merezi dute. Ia igoerako ibilbide guztia bi arrastorekin markaturik zegoen (beste korrikalariak aurreratzeko oso garrantzitsua da bi arrasto egotea). Gainera aldaketak eta zailtasuneko lekuetan antolakuntzako jende mordo bat zegoen laguntzeko prest. Eta zer esan tontorretan animoak ematen zegoen jendeaz”.
Antolakuntzaz gain inguruak ere goraipatu dituzte: “ikusgarria da, oraindik esplotatu gabekoa, oso naturala”.


Eguraldi zoragarria
Klik haundi ikusteko
Joseba Elustondo, ilarako lehena, aldapa gogorrean gora.
Eguraldiaren kexarik ez dute izan lau eskiatzaile elgoibartarrek: “eguraldi zoragarria egin zigun. Korritzeko tenperatura egokia, bero gehiegirik gabe, eta jaitsieretan katalanez esaten duten moduan: 'baixada amb neu pols' , alegia, elur hautsa”.
Euskadiko Koparekin amaitzeko, Andres Regil sarian parte hartu nahi dute elgoibartarrok martxoaren 1ean eta 2an Picos de Europan. Halere, momentuz itxaron zerrendan ei daude. Zorterik ez badaukate Morkaiko Mendizale Elkarteak antolatu duen mendiko eski irteeran akabatuko dutela harra azaldu digute, “ia jende dexente batzen garen, Elgoibarren sekulako gorakada eduki baitu kirol honek”.
 
    Lotura duten albisteak:
 
 
•   Bideoa: Bideo labur batzuk bidali dizkigute eskiatzaileek

 
ARGAZKIAK:
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Inbidixa sanua!
Ernat 2008-02-19 13:43:29
Joe holako argazki ta bidixuekin inbidixa sanua emateiazue...hori bai dala disfrutatzia! 
 
Primeran pasauko zenuten, eualdixa paregabia ta dana perfekto...Ondo ondo segi! 
 
Hurrenarte.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari