Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Ainhoa Lendinez arrow Altsasuko inauteriak
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Altsasuko inauteriak PDF Inprimatu ePosta
Ainhoa Lendinez   
2008-02-17 20:50
Image
Badakit inauteriak amaitu direla. Baina Garizuma betean, inauteri giroan murgilduta izan dira Altsasun asteon. Eta mozorro artean nahastera, Altsasura bildu ginen Kezka dantza-taldeko hainbat dantzari.
Asteartean izan zen. Arratsaldeko sei eta erdiak inguruan, Goierrin barrena egin genuen; Nafarroako muga gainditu eta Altsasura. Bidean, bihurguneak eta maldak.

Iritsi ginen bada, Altsasuko herri ederrera. Eguneko argitasunak iluntasunari emana zion lekukoa, eta hotz zegoen kalean. 6000 biztanle inguru bizi dira Altsasun; Ataun eta Urdiain herriak mugakide, eta Urbasa, Olatzagutia eta Altzaniako mendiak babesle dituztela. Inguru paregabea akelarre giroko festetarako.

Iritsi eta berehala, milaka momo-txorro, ziripot andana, akerra, artzak, eta bestelako hamaika inaute-pertsonaia ikusi genituen kalean. Txistulariak, fanfarreak eta perkusio-jotzaileak musikari, kalejiran guztiak herriaren mutur batetik bestera. Haur, gazte eta helduak, mutilak eta neskak, denak mozorroturik, zomorroturik, musikaren doinura saltoka eta dantzan. Inguruan, berriz, jendea argazkiak egiten, korrika, gibeldunari eta akerrari ihes egin nahian.


Dantza-taldeko zuzendariak esan zigun, Altsasuko inauteriak ikusgarriak direla. Nonbait, Altsasun aspaldi galdutako tradizioa Galdakaoko Andra Mari dantza-taldeak berreskuratu zuen orain dela zenbait urte, eta geroago, Altsasuko herritarrek eurek ekin zioten berriro. Garai bateko inauteriekin alderatuta baina, egungoak hainbat ezberdintasun ditu; besteak beste, akelarre itxura ere ematen ari baitzaizkio. Nolanahi ere, "puska biltzea" ikustera gindoazen, etxez etxe egiten den eskea. Ikuskizun ikusgarria.

Baldintza nagusia aurpegia erabat estalita eramatea omen da, mozorrotzea, zomorrotzea, alegia. Eta ni, momo-txorroez maitemindu nintzen. Indarra transmititu zidaten, eta egia esan, beldurra ere sentitu nuen. Berez, bertakoa den pertsonaia bakarra omen da momo-txorroa; pertsona eta zezen itxurakoa. 30eko hamarkadan desagertu ziren eta helduek ez omen zituzten oso gustuko, lapurretan, arpilatzen eta sexu jokoetan aritzen zirelako. Ardi larruz estalita, behi-adarrak buruan eta sardea eskuan joaten dira. Arropa, berriz, sakrifikaturiko animalien odolez bustita. Jauzika eta dantzan, Enrike Zelaiak asmaturiko zortzikoaren doinura. Ikertzaile batzuen arabera, greziar kulturako Minotauroa omen da Momo-txorroen jatorria, arropan duten odola jainko jentilen omenezko gurtzen aztarna delakoan. Beste batzuentzat, berriz, gudak oroitarazten dituzte momo-txorroek. Buruan daramatzaten adarrak gudarien kaskoak dira eta odola ere gudarien “odola jarioko da” lema ezkutuaren isla omen da.

Momo-txorroez gain, sorginak eta akerrak osaturiko bikotea zen arreta-gune Altsasuko kaleetan. XVI - XVII. mendeetan, sorginkeriak indar handia izan zuen Euskal Herrian. Garai hartan, AKER izena jeinua zen antzinako baskoientzat; deabrua, berriz, kristauentzat. Hain zuzen ere, akelarreetan sorginek akerra gurtzen zuten eta orgia, magia beltza, edabeak eta gurtzak prestatzen ziren. Hala ere, ezkutuko mugimendu bat zela diote zenbaitek.
Bideoa


Asteartean beraz, puska biltzea egiten dute Altsasun. Bertan jasotakoarekin bapo jan eta edan ondoren, ilunabarrean ehunka momo-txorro ateratzen dira kalera, uluka eta jauzika. Juantraposo, Maskaritak, Akerra eta Sorginak ere batzen dira kalejiran. Akerra gurdian eramaten dute, eta inguruko eme guztiak kitzikatzen ditu. Azkenik, herriko enparantzan “Momo-txorroen dantza” egiten dute.

Eta giro horretan murgildurik, sorginduta nengoen ni. Mutil-lagunaren eskutik gogor, begiratzeko beldurrez, baina jakin-minez. Gibeldunarekin izan nuen lehen enkontrua. Ezerezetik agertu zen eta ezustean harrapatu ninduen; balde zahar batean zeraman gibel odoleztatua aurpegi aurrean paratu zidan, uluka eta jauzika. Eta nik ikaraz, ihesari eman nion, baina atzetik segika etorri zitzaidan, bidean emakume ederren batek ohartarazi zuen arte.

Mozorroa, edaria, musika, dantza, oihuak, askatasun usaina eta sexu gogoa. Horiek osagai nagusiak. Zer gehiago? Ezer ez, ezin baitut sentitutakoa hitzez hobeto azaldu. Dantza zuzendariari eskerrak ematea baino ez zait geratzen, gure kulturara, tradiziora atxikitzen gaituelako etengabe. Eta gainerakoan, ezer gutxi, datorren urtean ere, akerrak eta biok Altsasun egingo dugu topo.





Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan bisitari 1