| Auto guztiak zikindu zituen bart gaueko euri zaparradak |
|
|
|
| elgoibarren.net | |
| 2006-10-26 18:49 | |
|
Fenomeno bitxi eta sorpresa ederrarekin topo egin dugu gaur autoa hartzera joan garen elgoibartarrok, zikin-zikin topatu ditugu-eta. Autoak baina, ez dira inguruko obraren bateko hautsarekin edo mendian basa artean ibili ginelako zikindu. Bart egin zuen euri zaparradak laga zituen autoak argazkietan ikus daitekeen egoera penagarrian. Fenomeno bitxia benetan!
Leon eta Zamorako herri batzuk inkomunikatuta geratu dira azken egunotako euriteen eraginez, eta Galizian ere ufalak bizi izan dituzte (udako suteen ondorioak pairatzen ari dira).
Elgoibarren, zorionez, ez gara horrenbesteraino ailegatu, baina nahikoa lan izango dugu autoak garbitzen. Osterantzean, beste euri zaparrada bati itxaron beharko diogu. Ia orduan urak bere lana txukun bete eta autoei galdutako disdira itzultzen dien. Auto zikinak guztien ahotan Herritar askoren komentarioa izan da autoen itxura zikina. Halere, eta jakin ahal izan dugunez, gure herrira mugatu den fenomenoa izan da. Balitike, azken egunetako hego haizeak zeresanik izatea, beharbada hauts partikulak ekarriko zituen-eta berarekin hegoaldetik honantz. Ez ote da, behintzat, ditxosozko aldaera klimatikoa bide honetatik joango! |
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|






























