| Altzolako Zubibai elkarteak eginiko kritikak erantzun ditu alkateak |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-02-15 13:40 | ||
|
Zelaia parkeko etxebizitzen proiektuan irregulartasunik ez dela egon
argitu nahi izan du Alfredo Etxeberria alkateak, Zubibai elkartekoek
eginiko salaketei erantzunez.
Altzolako Zubibai Elkarteak eginiko salaketei erantzun nahi izan die Alfredo Etxeberria alkateak. Zelaia parkean egiten diharduten hobekuntza lanen inguruan, eginbeharrekoak guztiz amaitu arte, ezin daitekeela gauzak egiteke daudenik esan argitu nahi izan zuen alkateak. “Edozein hirigintza proiektutan bezala, hasierako proiektua eta emaitza elkar konparatu arte goizegi da edozelako salaketak egiteko. Orduan jakingo dugu, zehatz mehatz, zenbat diru eta zertan gastatu den. Orduan, eta ez orain, izango da hasierako proiektua bete den ala ez aztertzeko momentua” berretsi zuen. Momentuz, aurreikusten ziren inbertsiorik ez denik egin ere ezin daiteke esan alkatearen iritziz. Alderantziz, Zelaia parkean etxeak eraikitzen ari den konstruktoreak, bere poltsikotik 13.000 eurotik gora ipini dituela aurreratu zuen, “hasierako proiektuan aurreikusten ez ziren osagai batzuk (egurrezko mahaiak eta eskailerak) jartzeko” azaldu zuen herriko komunikabideei emandako prentsaurrekoan. “Aurreikusitakoak baino eserleku gutxiago jarri izana salatzen dute, eta lehendik zeudenak aprobetxatu dituztela, baina ez diote ezer jarri dituzten mahai berrietaz. Hasierako proiektuan ageri ez zirenak". Gauzak horrela, salaketak bizkorregi eta arinegi egin izana leporatu zien alkateak Zubibai elkarteko kideei. Zubibai Elkarteko kideek hasierako proiektua eta egiten ari zirenaren artean ezberdintasun handiak zeudela eta bidean dirua galdu zela salatu zuten. Altzolan egingo diren lanak
∞ Lotura duten albisteak:
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|



























