| Nazionalitate espainiarra ez duten 542 lagun daude Elgoibarren erroldatuta |
|
|
|
| elgoibarren.net | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| 2008-02-15 09:56 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Iaz baino 149 atzerritar gehiago daude erroldatuta aurten Elgoibarren; orotara, 37 herrialdetan jaiotako 542 andre-gizon. Dagoeneko, %4,97
dira.
Elgoibarren erroldatuta dauden 10.893 lagunetatik 542 (%4,9) munduko hainbat lekutan jaiotako andre-gizonak dira. Etorkin kopuruak gora egiten dihardu azken urteotan. 2000. urtean 14 zeuden erroldatuta, 2006an 142; 2007an 393 eta aurten 542 lagun.
Atzerritar kopurua Elgoibarren (urtez urte)
Biztanleria Elgoibarren (urtez urte)
Jatorriaren arabera Elgoibarren talde zabalena, iaz moduan, boliviarrena da (138 lagun). 2007an baino 147 boliviar gehiago daude aurten. Portugal aldetik etorritakoak, berriz, 93 dira (iaz baino 20 gehiago). Marokoarrak 63 dira (iaz baino 25 gehiago), kolonbiarrak 36 (iaz baino 4 gutxiago), pakistandarrak 32 (iaz baino 14 gehiago) eta brasildarrak 29. Gehienak herrialde pobretuetatik etorriak dira, baina ez denak. Estatu Batuetatik, Britainia Handitik, Italiatik, Alemaniatik edota Estatu frantziarretik etorritako jendea ere bada Elgoibarren erroldatuta.
Erroldatutako lagunak / Herrialdea
138 Bolivia
93 Portugal 63 Maroko 36 Kolonbia 32 Pakistan 29 Brasil 25 Ekuador 11 Errumania 11 Kuba 11 Ukrania 11 Venezuela 10 Txina 8 Italia 6 Senegal 6 Nikaragua 5 Argentina 5 Errusia 4 Argelia 4 Frantzia 4 Mexiko 3 Erresuna Batua 3 El Salvador 2 Alemania 2 Paraguay 2 Peru 1 Belgika 1 Bulgaria 1 Cabo Verde 1 Txile 1 Egipto 1 Ameriketako .Estatu Batuak 1 Hungaria 1 Irlanda 1 Herbehereak 1 Panama 1 Dominikar Errepublika
∞ Lotura duten albisteak:
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























