Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Mikel Olaizola arrow Lehen aldiko ikarak
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Lehen aldiko ikarak PDF Inprimatu ePosta
Mikel Olaizola.   
2008-02-15 07:02
Image
-Kaixo.
    Baina ez dit erantzun. Uste baino hotzagoa da, eta horrek urduri jarri nau.
    Beregana zalantzati hurbildu arren hasieran, biluzten joan ahala askeago sentitu naiz. Lotsati begiratu diot, eta nabaritu dit nobatoa naizela. Nik baino esperientzia gehiago du berak honetan; badaki zer den azalaren kontaktu hori, hamaika eskuren ferekak jasan baititu.

    Baina, beno, al grano, pentsatu dut.
    Eta hasi naiz. Hasi naiz, baina gaizki. Ez zait ezer zuzen atera, eta perfekzioak erotikotik gutxi badu ere, gustatzen zait gauzak ongi egiten saiatzea. Baina alferrik. Dena maldan behera doa kontrolik gabe, erorketa librea da hau.

    Indartsu hasi nahi nuen, bidean gozatu eta bukaeraren plazera sentitu. Lehenaldiak badu ordea gozotik eta gazitik; bigarrenetik gehiago ere bai askotan. Hasitakoak bukatu ere egin behar direla erakutsi zidaten arren, gaurkoz nahikoa.

    -Barkatu, baina buruko minez nago.

    Ez da gezurra, originaletik gutxi badu ere. Aste gogorra izan da hau, azterketek bete-betean jo naute muturrean. Adarkadei txikitatik beldur izan diedan arren, oraindik ez naiz ohitu zezena ongi toreatzera.
   
    Keinu batez agurtu eta itzali egin dut. Berak ere behar du atsedena, bestela gehiegi berotzen da eta hori ere ez zait komeni.

    Amaierak lasaitasuna ekarri du. Akabo. Bihar lehen aldia lehenaldi bihurtuko da, eta gauzak beste perspektiba batetatik ikusiko ditut. Eskertuko dut halere norbaiten bizkar gaineko ikututxoa eta “lasai, ziur hurrengoan hobeto egingo duzula”  bat .

    Hobeto egiten saiatuko naiz behintzat, nik eta zuk, biok goza dezagun.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Kaixo
ura 2008-02-15 10:09:24
Ongi etorri. 
Ez izan beldurrik



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan bisitari 1