Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
11:00etatik aurrera izan du eragina ezker abertzaleak deitutako greba orokorrak PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2008-02-14 12:05
Klik haundi ikusteko
Dirudienez, herriko ezker abertzaleko ordezkariak eta merkatariak akordio batera ailegatu dira eta 11:00etatik aurrera erdi guneko komertzio eta taberna ia denek pertsianak jaitsi dituzte. 11:00ak baino lehen irekita egon dira denda gehienak, salbuespen batzuk izan ezik, nabarmenena, bat aipatzearren, Eroski.

Enpresetan, jakin ahal izan dugunez, eragin gutxiago izan du greba orokor deialdiak eta normaltasunez lan egin dute gehienetan.

Ikastetxeetan:
  • Elgoibar BH Institutuan grebarik ez egitea erabaki zuten. DBH mailan 2 irakaslek bakarrik egin dute greba. Aldiz, DBH 3 eta DBH 4. ikasturteetako ikasleen gehiengoak greba egin du, nahiz eta ikasle batzuk klaseak hartu dituzten. Batxilergoan irakaslegoaren %8ak bakarrik jarraitu zuen greba, alegia, dauden 100 irakasleetatik 8 irakaslek. Ikasleei dagokienez, berriz, ia denek jarraitu zuten greba; 430 ikasletik 417k egin baitzuten greba.
  • Elgoibar Ikastolan irakaslegoak ez du grebarik egin, aldiz, DBH 3 eta 4 eta Batxilergoko ikasleek greba egitea erabaki dute.
  • IMHn, ikasleek greba egin dute, baina irakasle eta langileen daturik oraindik ez daukatela emateko moduan adierazi dute.
  • Pilar Ikastetxean normaltasunez eman dituzte klaseak.
  • Herri Eskolan, 18 irakaslek greba egitea erabaki dute eta 22 irakaslek ez dute grebarik egin. Hezkuntza bereziko lau hezitzaileetatik batek egin du greba, eta, aldiz, lau sukaldarietatik hiruk jarraitu dute greba.
Manifestazioak.
  • 12:00etan Plaza Handitik atera den manifestazioak herri guztia zeharkatu du.
  • 19:00etan, bigarren manifestazio bat dago deituta; hau ere Plaza Handitik aterako da.
    Lotura duten albisteak:
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Akordioa?
lingam 2008-02-14 17:37:59
"akordio batera ailegatu dira" 
 
Zergatik "akordio" batetara ailegatzeko premia hori? Zergatik ez bakoitzak bere konzientziaren arabera greba egin ado ez erabaki dezala? 
 
Denok dakigu "akordio" horren atzean meatxuak daudela. "Akordioa" piketeak pintadak ez egiteko edo dendetako kristalak ez apurtzeko besterik ez da.  
 
Mafiosoak!
akordio?
jion 2008-02-14 21:10:48
Ni ere ez nago oso ziur akordioa izan den edo ez, baina bueno... nahiago det airian uztia... bakoitza berera...
LINGAM EZ IZAN AHOZABALA
Manex 2008-02-14 22:07:58
Nik negozio txiki bat daukat, eta benetako akordio batetara heldu naiz eurekin. Beraz mesedez, ez ezazu dendari duztien izenean berba ein zure ideak adieazteko.
Manexi
lingam 2008-02-15 11:47:09
Greba antolatzaileek egindako presioa, piketeak antolatzea eta "akordio" hori bultzatzea meatxuengandik oso hurbil dago. Hain urbil dendari askok horrela ulertu dutela. Dudatan jarriko duzu dendari askok greba egiterik ez zutela nahi baina badaezpada ere egin dutela, sabotairik ez jasateko?
Erabakitzeko eskubidea?
Lur 2008-02-15 11:55:30
Egia bada akordioak eta negoziazioak egon direla, non dago askoren ahotan hain modan dagoen "erabakitzeko eskubidea"? Langile, dendari edo tabernari bakoitzak ez al dauka greba deialdiaren aurrean zer egin erabakitzeko eskubiderik? Ondo dago Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzea, baina herritarroi ere zor zaigu eskubide hori, ezta?  
 
Zelan erabaki dezake Herri batek zer nahi duen, herritarrek ez baldin badaukate erabakitzeko askatasunik? Galdera honek berdin-berdin balio du ezker abertzalearentzat edo Jaurlaritzarentzat. Jaurlaritzak ere erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen du Madrilen aurrean, baina, gero, ez da ausartzen (edo ez du nahi), adibidez, herritarroi AHT nahi edo behar dugun galdetzen.
Lurri
Ander 2008-02-15 12:52:39
Esan dozun gehixenakin ados nao, baina kontutan euki bihar da ezin dala edozein gai referendum bidez erabaki: herri batek independentzia nahi daban erreferendum bidez galdetu bihar da, dudarik gabe, baina tren bat nahi edo bihar dan, nere ustez ez. Hori erabakitzeko diru kontuak, ingurumen kontuak, ekarriko ditxuan abantailak eta beste mila gauza zehatz-mehatz ezagutu bihar dia eta gutako bakoitza ez dao prest edo ez da gai analisi sakon hori eitxeko. Ni behintzat ez. 
 
Greben inguruan, pikete bidez justizia eskatzia absurdua beitantzen jata. Zein balio du mehatxatuta bere dendia itxi daban dendari baten grebiak?



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elkarrizketak


Xamar

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Mugerza Krosa
Urtarrila 10, 2009 (19:30)

Mugerza Krosa
Urtarrila 11, 2009 (10:00)

Antzerkia
Urtarrila 16, 2009 (22:15)

Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko