Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Hirigintza arrow Olaso hilerriko arkupea zaharberrituko du Udalak
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Olaso hilerriko arkupea zaharberrituko du Udalak PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-02-14 10:55
Klik haundi ikusteko
 
XV. mendean Martin Sanchok eraiki zuen Olasoko San Bartolome eliza zaharretik zutik geratzen den hondar bakarra, alegia, eliz atari edo arkupea (egungo hilerriaren sarrera) zaharberrituko du Udalak.
Aurrekontua: 112.633 euro.
 
 

Besteak beste, estalpe berria jarri eta itxura orokorra hobetuko dizkiote Olasoko hilerriko sarrerari. Zaharberritze lanak amaitzeko hiru hilabeteko epea izango du lehiaketa irabazten duen enpresak. (Udalak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ditu lehiaketarako oinarriak)
 
Monumentu historiko-artistikoa 
Olasoko hilerriko sarrerako arkupea 1964ko urtarrilaren 17an monumentu historiko-artistiko izendatu zuten; Estatu espainolean eta Euskal Autonomia Erkidegoan zenbait arte-obrari ematen zaion kalifikazio ofiziala. Izendapen horri esker, Estatuaren babespean geratu zen. Hala, baimen ofizialik gabe saldu, konpondu edo ezer aldatzea eragozten da. Aspaldian, baina, eraikinaren egoera asko okertu da eta Udalak sareak ere jarri behar izan ditu estalpetik erortzen ziren harri puskak inoren gainean jauzi ez zitezen.

Olasoko hilerria
Klik haundi ikusteko
Olasoko hilerriko eliz ataria.
1459. urtean Martin Sanchok eraiki zuen, sarrerako arkupean irakur daitekeen inskripizioaren arabera.
Gaur egun hilerriko sarrera den arkua garai batean Olasoko San Bartolome eliza zaharretik geratzen den hondarra da. Garai batean Olasoko San Bartolome eliza herriko parrokia izan zen.

Urteen eraginez aldaketa nabariak izan ditu elizatari honek. Esate baterako, montura bikoitzeko sarrerako arkuak gaur egun eskulturarik ez badu ere, litekeena da jatorriz bibliako historia politen irudiak izatea. Argazki zaharretan heriotza isladatzen duten inskripizioak irakur zitezkeen, burezur bat eta gurutzaturiko bina tibiarekin batera. Inskripizoa portada hilerriko sarreratzat jarri zutenean egin zen baina gaur egun desagertuta dago.
Atezangoetan bost irudi ikus daitezke: San Pedro, San Paulo, San Bartolome, San Joan Bataiatzailea eta San Sebastian. Jatorriz sei irudi zeuden.

Hilerriaren ondean, Olaso baserria zegoen, garai batean Olaso Jauregia izan zena. Gaur egun, zenbait horma, ni ate arkudun eta leiho  dinteldu batek bakarrik diraute tente.
 
  Lotura duten albisteak:
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari