Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Hirigintza arrow Kiroldegi berri baten beharra ikusten du EAJ alderdiak
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Gida komertziala

Kiroldegi berri baten beharra ikusten du EAJ alderdiak PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2006-10-26 11:49

Mintxetan badago lekua beste zerbait eraikitzeko
Horrela azaltzen zuen Diario Vasco egunkarian (24-10-2006) argitaratu zen albisteak. Marivi Agirregomezkorta alkateak elgoibarren.net atari digitalari eman dizkion azalpenen arabera, “Kiroldegi berria eraikitzearena ideia soil bat besterik ez da. Momentuz, ez dago ezer zehatzik”. Halere, onartzen du kiroldegi berri edo hobeago baten beharra dagoela.

Herri eztabaidarako gai mamitsua plazaratu zuen DVk herriko kronikan. Herrian bolo-bolo zabaldu ei zen zurrumurru bati oihartzun eginez, Kiroldegia txiki geratu den ideia plazaratzen zuen, eta Mintxetako kirolgunean dauden lurrak irtenbide aproposa izan daitezkeela gaineratzen zen artikuluan. 

Kiroldegia txiki geratu da

Marivi Agirregomezkorta (EAJ), Elgoibarko alkateak elgoibarren.net-i esandakotik: "herria hobetzeko egin daitezkeen; eta egin beharreko, beste lanetako bat besterik ez da kiroldegia berritzea. Oraingoz, ideia bat. Ez dago proiektu zehatzik. Alabaina, zerbait egin beharra dagoela argi ikusten dute EAJ alderdiaren barruan, "Kiroldegia egin zenetik urte mordoxka pasa dira eta erabiltzaileen kopurua, ohiturak eta beharrak asko aldatu dira".

Finantziazioan dago koska

Udalean lehentasunen arabera lan egiten dugu eta hauek erabakitzerako orduan diruak du azken hitza. Hortaz, eta kiroldegi berri batek duen kostua kontutan hartuz, finantziazio bide berriak topatu beharko genituzke, kiroldegia ez baita lehentasun premiazkoen multzoan sartzen. Momentuz ez daukagu baliabiderik eta bide berriok aztertzen ere ez gara hasi”.

Itxaropen faltsurik ez

Alkateak ez du herritarrek itxaropen faltsurik egiterik nahi. “Beste behar batzuk dute lehentasuna eta horiek betetzen saiatuko gara. Sigmako errotonda berria, esaterako. Alkatetzara sartu nintzenetik begitartean eduki dudan proiektua, aurrera aterako da azkenean. Udaleko kontuek denbora behar izaten dutela esan nahi dut".

Izatekotan Mintxetan 

Klik haundi ikusteko
"Olaizaga Kiroldegiak dituen mugak gainditzeko bi aukera daude: dagoena hobetu edo kiroldegi berria eraiki". Alkatearen iritziz, egungo kiroldegia handitzeko zein hobetzeko mugatua dagoenez, etorkizunean kiroldegi berri bat eraikitzen bada, Mintxeta izan daiteke lekurik aproposena: "lekua dago eta kirol-gune guztiak bateratuko genituzke".  

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Ez da ideia txarra!
Mai 2006-10-26 18:27:28
Bistakoa da Kiroldegia zaharkituta geratu dala. Eta txiki ere bai kasu askotan (piszina, adibidez). Benetan ideia ona begitantzen jata dena Mintxetara eramatearena. Gune aproposa eta edarra da kirol instalakuntza guztiak bertan integratzeko. Dirua dala arazoa? Behar denean dirua lortu egin behar du administrazioak (bere zeregina da). Eta Elgoibarrek behar ditu ganorazko kirol instalakuntzak. Jendeak gero eta tira handiagoa du kirolari lotutako aisialdirako, eta Udalak bere esku dagoena egin behar du. Ez dut uste kapritxo bat denik.
Ideia ona da baina ...
2006-10-26 18:47:12
Erabat ados nago aurreko iritziarekin, eta ideia oso ona dela deritzot. Aspaldian konturatu ginen batzuk Kiroldegia txiki geratu zela eta badirudi agintariak ere esku hartu nahi dutela. 
 
Hala ere badakigu datozen 2007 ko maiatzean udal-hauteskundeak datozela, eta ez nuke nahi alkateak holako gauzak erabiltzerik botuak bereganatzeko bere alderdiarentzat, gero hauteskundeak irabazi eta proeiktua "per secula seculorum" hoztu berriz ere.  
 
Hortaz,proiektuari baietz esan behar diogu, Elgoibarko herriarentzako mesede baita, baina ez erabilpen elektolarari. Hortaz, proiektuaz hitzegiten denean, mesedez datak eta zifrak eman, gauza konkretuak, gainontzeko guztia (asmoak,promesak, zurrumurruak ...) aireak eraman dezakeelako.  
 
Zorte on proiektuarekin eta ea laster ikusten dugun elgoibartarrok merezi dugun kiroldegi bat Elgoibarren!
Ta krossa, leruntxikiko zelaixan?
2006-10-29 10:14:59
Ai Juan Mugertzak entzungo bazintxue... :)
Azkenari
2006-10-30 17:23:21
Ezin dugu gure herriko etorkizuna hipotekatu urtean behin egiten den ikuskizun bategatik. 
Mugertza historia handiko ikuskizun bat da, ta Elgoibarren parte garrantzitsua, baina beharrak beharrak dira ezta?
Bi Kiroldegi
Salomon 2006-11-01 13:18:44
Eta zergatik ez bi Kiroldegi? dagoena mantendu eta Mintxetan beste eraikuntza bat egin.  
Goian, Mintxetan, igerileku itxiak jarriko nituzke eta Spinning, aerobik eta horrelakoetarako gela aproposak (egun daudenak, spinning-ekoa batez ere, ez da batere erakargarria kirola barruan egiteko. Horrela igerileku guztiak batera egongo lirateke: aire librekoak eta ez direnak 
Eta behean: eskubaloia, areto futbola eta saskibaloiko taldeentzat egokituko nuke. Pizinak dauden lekuan beste kantxa bat jarriz ahal bada.
Salomoni
Mark Spitz 2006-11-01 16:08:30
Azpeitian adb igerilekua eta kantxak leku desberdinetan daude. Honek mantenimendu eta esplotazio kostuak igoko lituzke baina hasierako inbertsioa gutxitu, ez zait ideia txarra iruditzen. 
 
Hala ere nire ustez udalak Olaizaga kiroldegiaren terrenoak konstruktora bati saltzea nahi dizkio etxeak egiteko eta honekin dirua lortu finantziaziorako.
Kiroldegi berria Xixilionen!!!
Xixilion 2006-11-04 13:28:44
Azken aldixan dana Xixilionera dijuala-ta bertan ein laike makroeraikuntza bat merkadiluantzako katxarruan gainian ta danok pozik, juas juas...
polideportibua
polixa 2006-11-06 14:32:17
Kasualidade edarra holako notiziak auteskundeak gertu daudenean agertzea...Bitartean, kiroldegi berria noiz egingo den ez dakigunez el legoke gaizki oraingo kiroldegiko gauza basiko batzuk behar den kondiziotan jartzea; dutxa guztiek ondo funtzionatzea adibidez, lotsagarria baita dutxa batzuen egoera!! edota aldageletako tenperatura....dutxatu orduko izerditan gaude berriro!!Asko eskatzea al da??
Aurrekoari erantzunez
Ramon Mugica Arcarazo 15.376.9 2006-11-07 10:08:12
Lehenik eta behin zorionak foro hau posible egiten dutenei. Bigarrenik, aurreko iritzia luzatu duenari, Polixari, eskertuko nioke gure helbidera E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu. emailez azalduko baligu zeintzuk diren gauza basiko horiek, zeintzuk diren gaizki dauden dutxak eta abar. Benetan eskertuko nioke, Kiroldegiko zuzendari naizen honek. 
Ramon Mugica Arcarazo 
943744415
pozten naz ramon, ondo doia...
aitor 2006-11-07 10:42:46
Aupa Ramon! 
Ez noia esaten dutxak ondo edo txarto dauzen, edo konpondu beharrekoak daudela, aspaldi ez naz egon bertan eta. 
Baina bai txalotu nahi dudana zuk hemen zuzen zuzenian aurpegia ematea eta konpontzeko nahia azaltzia. earki!. 
Honekin, niri behintzat, ziurtasuna ematen dia ezer konpontzekorik egongo balitz, konponduko dala. Hori da danok nahi doguna. 
Ondo izan.
Astean hiru egunetan
Iturri 2006-11-07 11:38:08
Ni astean hiru-lau egunetan juten naiz Kiroldegiko piszinetara eta ez daukat aparteko kexarik. Bueno, kale bakoitzean hiru-lau lagun ikusten dittudanian piszina berrien beharra dagoela ikusten dot,baina, bestela, gustura egoten naiz. Baina, lasai, hauteskundeak datorren urtean izango dira-eta! Sarriago balira!
Mintxetan Kiroldegi berri bat gehiegizko
Urbi 2006-11-08 16:12:48
Salomon eta Mark Spitz-ekin guztiz ados nago. 
 
Nik Mintxetan ez nuke eraikuntza handirik ingo. Ahalik eta inpakto gutxixena itxen saiatuko nintzan. 
 
Barneko pistinak eta spinning eta erobikerako gela batzuentzako eraikin batekin nahikoa izango litzateke. 
 
Oraingo kiroldegia bota eta berri bat itxia gehiegizkoa iruditzen zaitx, eta honen atzian interes iskuturen bat egongo den susmoa daukat. Herriaren hoberako bada, azaldu dezatela detaile guztiekin eta agian konbentzituko gaituzte. 
 
Zorionak Ramon-eri foroan parte hartzeagatik
polikiroldegia
komentarioak 2007-04-11 10:13:55
Egia esan, Elgoibarko polikiroldegia oso gaizki dago, ni ixa eguero joaten nahiz ta gauza asko falta direla komentatu nahi nuke: 
-Aerobic-eko gela sauna bat hematen du ez bait dauka inungo bentilaziorik, batez ere udan, izerditzera goaz baina ez mareatzera!!! Alboko aldegelan 3-4 dutxa dauzkagu 20-ta piku pertsonentzat,ura otza ateratzen da askota (kexa jarrita dago) eta atea irekitzen dutenean jende guztia ikuste zaitu aldatzen. 
- Higerilekuko aldageletetan askotan ez daukagu lekurik, batez ere aurren ikastaroak daudenean, eta egoten den beroa kristona izaten da, ez al dago azpiraziorik? Zapaia ere beltza egoten da humedadearen ondorioz. 
-Generalean zikina egoten da, uste det egunean zehar aldi gehiagotan garbitu beharko zirela istalazioak, batez ere ordu puntual batzutan.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko