Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Gurera ere iritsi dira blogariak PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-02-13 09:59
Klik haundi ikusteko
Gure blogariak.
Gaurtik aurrera herritarrok beste aukera bat izango dugu elgoiBARREN.net atari digitalean iritzia eman eta parte hartzeko. Blogak gurera ere iritsi dira. Herritarrei ahotsa eskaintzea da blog honen helburu nagusia; herritarrei iritzia eman eta parte hartzeko aukera eskaintzea, hain zuzen ere.
Eta hasteko, hiru blogari aurkeztu nahi dizkizuegu: Ainhoa Lendinez, Asier Etxaniz eta Mikel Olaizola.
  • Ainhoak gaur ekingo dio (ikus hemen: loramen blogean idatzi duen lehen mezua); Asierrek bihar, eguena, idatziko du estreinakoz; eta, azkenik, Mikelek ostiralean (otsailak 15) agurtuko gaitu.
 
Beraz, Ainhoak, Asierrek eta Mikelek zabalduko dute gure blogen atea, baina jakin ezazue zer esana daukazuen guztioi egingo dizuegula lekua gurean. Animatu eta esaguzu zuk ere bloga nahi duzula.
 
Klik haundi ikusteko
Asier Etxaniz
Klik haundi ikusteko
Mikel Olaizola
Klik haundi ikusteko
Ainhoa Lendinez
 

  • Zer da blog bat?
  • Pertsona batek (edo talde batek) kudeatzen duen albistegi baten antzekoa da bloga. Dietario pertsonala. Interneteko orri multzoa, berrienetik zaharrenera ordenatua, erantzunak jasotzen dituena, eta egileak nahi/ahal duenean eguneratzen duena.

  • Nork izan dezake blog bat elgoiBARREN.net-en?
  • Hala nahi duen edozein herritarrek edo herriko taldek. Hori bai, baldintza batzuk bete behar dira.
  • Zer baldintza bete behar dira gurean blog bat edukitzeko?
  • Lau baldintza dira bete beharrekoak: 
  1. Euskaraz idatzi behar da.
  2. Errespetuz idaztea eskatzen dugu. 
  3. Blogari bakoitzaren atzean izen-abizenak edo talde konkretu batek egon behar du. Ez da blogari anonimorik onartuko.
   • Informatikaz jakin behar al da blogari izateko?
  • Ez. Bloga edukitzeko ez da Interneten edo informatikan aditua izan behar. Ordu erdian ikasten da bloga kudeatzen. Oso erraza da eta elgoiBARREN.net-en erakutsiko dizugu.
  • Erretratuak ere sar ditzaket?
  • Bai. Testuak ez ezik, erretratuak ere sartu ahal dira blogetan. Erretratuak sartzen ere guk erakutsiko dizugu.
  • Zer egin behar dut bloga eskatzeko?
  • Jarri elgoiBARREN.net-ekin harremanetan. Deitu telefonoz (943 74 41 12) edo, nahiago baduzu, idatzi gure e-postara ( E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu. ). Blogaren izena, zure izen-abizenak eta erretratu bat behar ditugu, besterik ez (erretratua geuk aterako dizugu)
  • elgoiBARREN.net-ek aldatuko al ditu nire blogeko edukiak?
  • Ez. Baina arazo legalik edo bestelakorik sor ez dadin, eskubidea izango dugu aztertu eta, behar izanez gero, testua berridatzi, aldatu edo kentzeko.
  Ba al dago sarean beste blog komunitaterik?
  • Bai, jakina. Ez gara lehenak, eta, seguruenez, ez gara azkenak izango. Euskaraz, adibidez, hiru komunitate behintzat ondo ezagunak dira: blogak.com, Goiena.net edo uztarria.com/blogak. Gehiago ere badaude.
  • Bloga sortu eta idazteaz aspertzen banaiz, edo ezin badut nahi bezala eguneratu?
  • Egileak, edozein momentutan itxi dezake bere bloga. Bloga berak nahi bezala egiterik ez baldin badu, itxi eta kitto! Ez dago beste betebeharrik. ElgoiBARREN.net-i abisatu jadanik blog hori ez duela eguneratuko, eta guk itxi egingo dugu.
 



 
 
 
     




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Animo denei blogekin
itxaspe 2008-02-13 12:41:54
Ba hori, besterik gabe animo hirukote! 
Ideia oso oso ona. Neuk ere bat daukat, baina nola euskeraz oso oso ondo ez naiz moldatzen, ba.. erderaz.. ;(  
 
http://www.itxaspe.com/BlogsDeportes 
 
Lan asko eskatzen du, baina merezi du..



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elkarrizketak


Xamar

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Mugerza Krosa
Urtarrila 10, 2009 (19:30)

Mugerza Krosa
Urtarrila 11, 2009 (10:00)

Antzerkia
Urtarrila 16, 2009 (22:15)

Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko