Menu Content/Inhalt

Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Mediateka


2006-08 Gune askea

Gida komertziala

loramen PDF Inprimatu ePosta
Ainhoa Lendinez   
2008-02-13 09:15
Image
Zergatik loramen? Ez du zerikusirik loreekin, ezta maitasunarekin ere. Askok hori usteko badute ere. Loramen de Osanka liburua irakurri nuenekoa da. Zazpi bat urte izango dira. Amak gomendatu zidan. Merezi du irakurtzea.


Eta berriro hona etorrita. Blog bat, nitaz? Zer daukat ba nik kontatzeko? Elgoibartarrei, ingurukoei, euskaldunei… zer interesatuko zaie nire bizitzan? Hamaika buelta eman ostean, niri buruz baino gehiago, esku artean izaten ditudan gaiei buruz idaztea pentsatu dut, euskaltzaleak bederen atari honetara erakarriko ditugulakoan. Proba dezagun.

Euskal Filologia
ikasketak egin nituen. Egia esan, Historia ikastea neukan buruan hasiera-hasieratik, baina ez neukan herritik alde egiteko gogorik. Bai badakit, elgoibartar askok uste dute herritik kanpo bizi naizela, ez naizelako kalean gora eta behera sarri ibiltzen. Nolanahi ere, bigarren aukerari heldu nion, eta Elgoibarren geratu nintzen. Hirugarren ikasturterako etsita nengoen, ikasketen programak ez ninduen gehiegi betetzen eta lan munduari ikaraz begiratzen nion. Eta zalantza dantza hartan nintzela Eitbn lan egiteko aukera suertatu zen. Suertatu bai, egun batetik bestera eta kasualitatez jakin bainuen praktika deialdi haren berri. Eta egun grisak oskarbi izan ziren handik aurrera. Ez da gehiegi esatea, bizipoza izan baitzen. Ikasketen azken ikasturtea erabat aldatu zitzaidan, Eitbn euskara zuzentzaile prestatzen ari nintzelarik.

Eta hortik jo dut ondoren, bai bai irakurle, euskalgintzan ari naiz, eta euskalgintzatik bizi naiz. Jende askori entzun izan diot, euskalgintzak ez duela dirurik ematen. Zeri begiratzen zaion…

Ondoren, albistegietako euskaran ari nintzela eta, Kazetaritza ikasketak egin nituen. Kazetari eta zuzentzaile-itzultzaile, nire lanbidea, orain euskara teknikari ere bai. Horretara, blog honetan euskara gaiak, euskalgintzakoak, berriak eta interesgarri iritzitakoak ekartzen saiatuko naiz, ateak zabalik diren bitartean.

Eta zergatik loramen Elgoibartik atera ezinik? Beno, atera ateratzen naiz, baina esango nuke ahuntzak mendira bezala egiten dudala nik ere etxera, Elgoibarrera alegia. Askok jakingo duzuenez, dantza munduan ere badabil loramen, eta lotura estua dela esango nuke. Elgoibarko Haritzen lehenengo, Donostiako Argian eta Eibarko Kezkan orain. Mundu liluragarria, eta horri ere tartea egin beharko. Eta gainerakoan? Familia noski, oso garrantzitsua, baina ez dut uste gai interesgarria denik etxetik kanpokoentzat, ezta? Bazter utz dezagun beraz hemen oraingoz. Kirola? Ba bai, dantzarekin batera nire aisialdiko osagai nagusia. Triatloia eta mendia batez ere. Ez ditugu beraz alboratuko.

“loramen” hitzak “euskaradun” sentimendua du niretzat. Erreparatu horri, irakurle. Bide horri helduko diot beraz atari honetan. Malkartsua, bihurgunez betea, oztopo askokoa; baina aberatsa, pozgarria, esperantza etorkizun duena. Elgoibartar guztien iritziak eta ekarpenak izango dira hala ere hasitako honen osagarri onena. Proba dezagun!




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 2 bisitari