Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Politika arrow Urruzuno eta Lerun Txiki-Morterika proiektuetan Udalak hartu duen jarrera kritikatu du EB-Aralar-ek
Blogak


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Islandia eta Jökulhaup hondamendiak
erantzun 1


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Barren astekaria

Gida komertziala

Urruzuno eta Lerun Txiki-Morterika proiektuetan Udalak hartu duen jarrera kritikatu du EB-Aralar-ek PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-02-12 15:32
Klik haundi ikusteko
Urruzuno 2-3 proiektuan Udal Gobernu Taldeak legea bete arren, “tranpa” egin duela uste dute EB-Aralar koalizioko zinegotziek.
Lerun Txiki-Morterikan, berriz, ez daude konforme Arau Subsidiarioetan egin den azken orduko aldaketarekin. Euren ustez, “ezkutuan” egin da, eta industrialeku eraikitzeko aukeratutako lurretan “edozein momentutan merkatal gune handi bat jarri daiteke orain”


Urruzuno 2-3
Klik haundi ikusteko
Urruzuno 2-3 partzelan etxebizitzak egiteko proiektuari dagokionez, uztailaren 26an onartu zela proiektua adierazi zuen Unai Zulaikak, “lege berria indarrean jarri baino sei egun lehenago”. Legeak dioenaren arabera, lege berria indarrean sartu aurretik martxan jartzen diren proiektuetan, lege berriak ez du eraginik. Denboran atzera eginez gero, “kasualitatea ez diren data eta epe” batzuk daudela salatzen dute:
Urruzuno 2 eta 3 egitasmoaren proiektuak 2006ko uztailaren 26an onartu ziren hasiera batean (lege berria indarrean sartu baino 6 egun lehenago), irailean indarrean jarriko zen lege berriaren baldintzak ekiditeko asmoz. Proiektua aurrera doan neurrian, tramiteak burutzen joaten dira eta gure harridurarako jakin dugunez, Diputaziotik egin duten txostenak ez zaiela proiektua gustatzen esaten du, oso konprimituta dagoelako urbanizazioa (2007ko azaroaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala), baina ezin dutela gelditu, ez  baita  euren konpetentzia, udaletxearena baizik; udaletxeko Hirigintza sailetik ez dugu sekula horrelakorik entzun”.
Ondorioz, Urruzuno 2-3 ingurunean egingo diren 196 etxebizitzetatik 72 alokairurako izango dira. Aldiz, EB/Berdeak-Aralar koalizioak salatzen duenez, “sei egun itxaron eta lege berriaren barruan egingo balitz, etxebizitzen %75 alokairu sozialerako izango lirateke, hau da, 142 etxebizitza. Diferentzia nabarmena diru gutxi dutenen elgoibartarren kalterako. Gutxi gora-behera, 330 Elgoibartar bakarka edo familiaka, Etxebiden apuntatuta dauden bitartean, Elgoibarko PNV eta EAk 147 etxebizitza alokairu sozialean lortzeko aukera, interes pribatuengatik 76 etxebizitzara murriztea lortu dute”.

Ezker Batua/Berdeak eta Aralarrek enpresa eraikitzailearekin berba egiteko eta alokairurako etxeen kopurua handitzeko eskatu dio Udal Gobernu Taldeari.

Lerun Txiki-Morteriaka
Klik haundi ikusteko
Arau Subsidiarioen azken aldaketarekin ez daudela batere konforme jakinarazi zuen Unai Zulaikak. Batetik, “ezkutuan” egin delako eta bestetik, “aldaketaren ondorioz, edozein momentutan merkatalgune handi bat jartzeko aukera dagoelako orain”.
Lerun txiki –morterika proiektua, jira eta buelta gehiegi ematen ari dela uste du Ezker Batua-berdeak/aralarrek: “Hasiera batetik eskatu izan dugu, industrialde berrien beharren gainean estudio serio eta zintzo bat egitea beharko litzatekeela, inoren interesei lotua egongo ez den estudio bat”.

Euren harridurarako eta “kulebroi honen azken kapitulu bezala, buruari heltzeko modukoa iruditzen zaigu. Merkataritza ekipamendu handien lurraldeko erregulazioari kasu eginez eta hasiera baten industrialde bat egiteko lur saila zenari modifikazio berri eta ezkutuan egindakoa atxikitzen zaio, hau da, 2007ko abenduan eginiko plenoan eta ezker batua-berdeak/aralarren protesta eta harridurarekin aprobatu zutena EAJ, EA eta PPk zera da: Elgoibarko Lerun txiki–Morterikako lurretan edozein momentutan zentro komerzial haundi batek bere aktibitatea martxan jarri nahi badu, ez dela posible intentzio hori gelditzea, bertan instalatzeko aukera ematen dioten egin beharreko tramiteak gauzatuta baitaude".
Alkate jaunari galdetu genion ea posible zen onartu nahi zutenarekin edozein momentutan instalatu zitekeen monstruo komerzial  bat, ea atzetik proiektu edo eskaintzarik zegoen. Alkatearen erantzuna, betikoa, erantzuna zuzena bota beharrean, galderak bota eta horrela berak guri galdetu zigun ea zer alde zegoen monstruo komerzial bat jarri edo mostruo industrial bat jartzearen artean”.

EAJk eta Eak osatutako Gobernu Taldeak “haserrea, harridura eta  inpotentzia” sortzen dutela ere gaineratu zuen, “nahi dutena egiten dutelako”. Honez gain, herriko merkataritza txikiaren alde azaldu zen koalizioa. “Ez dugu sekula defendatuko alde batetik merkatari txikiei laguntzeko dirua gastatzen duen udaletxea eta bestetik zentro komerzial haundien aldeko apustua egiten duen udaletxea. Ez al ditugu nahiko gertu Garbera, Urbil, Max-center, Artea, Bilbondo eta askoz gehiago? zer nahi dugu gure etxeko atean jartzea zentro komerzialak? ez al daukagu nahikoa Netto eta Eroskirekin elgoibarren, merkatari txikien kalterako?"
Merkataritzarekin lotuta, eguenetako merkadilloa erdigunera ekartzeko eskaera egin zuten beste behin ere. “Ekarri merkadilloa behingoz zentrora eta jarri dominak zeuon buruei”.
 
 
 
 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Azken komentarioak


Eskerrak eman behar
Elkarrizketatik barne ta pertsonalki, ni, Jose Lui...
(txelu)

IKUS DEZAGUN...
Nere kalian egiten dituzte konponketak, noski baie...
(pulgosua)

Ja !!!
Badirudi Pulgosoren kalean udala ez duela konponke...
(JMS)

Potrotaraino
Bakoitzak badaki non erosten daban bere etxia, gero denon diruakin partxeak jartzen.
(pulgosua)

PLAKAK
Eskailerak bai, baina ez daukagu etxeko paretetan plakak jarrita kaleko izenarekin.
(JMS)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 68 bisitari