Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Hezkuntza arrow Eguna ondo hasteko, gosari bihotz-osasungarria
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Eguna ondo hasteko, gosari bihotz-osasungarria PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-02-12 14:37
Klik haundi ikusteko
Halaxe hasi dute eguna, gaur (otsailak 12), Elgoibar Ikastolako 50 ikasle inguruk, bihotzarentzat osasungarria den gosaria hartuaz, alegia.
Gainera, Naiara eta Nerea, herriko bi botikarik emandako elikadura ohiturak hobetzeko aholku eta argibideak jaso dituzte. (bideoa eta argazkiak dauzka)


Klik haundi ikusteko
Euskal Okindegi Federakuntzak eta Bihotz Bizi Elkarteak antolatutako ekintza honek, gaizki elikatzearen ondorioei buruz eta goizero behar bezala gosaltzeak duen garrantziaz umeei informazioa helaraztea du helburu. 10-12 urte bitarteko Elgoibar Ikastolako 50 bat ikaslek parte hartu dute gaur gosari bihotz osasungarrian.

Ikasturte honetan, VIII. Edizioa jadanik, Euskal Herriko 91 ikastetxek parte hartu dute: Gipuzkoan, 42; Bizkaian, 39; eta Araban, 10. Guztira 3.800 ikasle inguruk parte hartuko dute kurtso honetan (2007-2008): Gipuzkoan, 1.900; Bizkaian, 1.600 eta Araban, 350.

    •   Bideo honetan: Gosaltzen hasi aurretik, Naiara eta Nerea botikariek 5 minutuko hitzalditxoa eskaini diete ikasleei. Besteak beste, gosari bihotz osasungarriaren osagaiak zeintzuk diren azaldu diete: esnea, kakaoa, eztia, indioilarra, fruta, ogia eta olioa. Hitzaldiaren ondoren gosaria hartu dute. 

 
Klik haundi ikusteko
Gaixotasun kardiobaskularra gure gizartean heriotza sortzen duen lehenengo kausa da. Haatik, ezinbestekoa da prebentzioa. Hori dela eta, Bihotz Bizi Elkarteak ilusio handiz jarri du indarrean Gosari Bihotz Osasungarrien kanpaina hau, Euskal Herriko haurren elikadura ohiturak hobetzeko helburuarekin.

Bihotz Biziren gomendio eta helburuak:

  • Gosarian fruta kontsumitu behar dela bultzatzea. Bereziki beharrezkoa da egunean hiru fruta-ale gutxienez jatea, gomendatutako bitamina-, mineral- eta zuntz-kantitateak lortzeko.
  • Gosarian opil gutxiago kontsumitzea. Ogia eta azukre gehiegi ez duten zerealak elikagai egokiak dira.
  • Esneki (esnea, gazta, jogurtak, etab.) gehiagoren kontsumoa sustatzea, gosaria aldatzeko aukera izateko.
  • Ogi integralaren kontsumoa sustatzea eta moldeko ogiarena txikitzea, zuntz gehiago eta koipe gehiago kontsumitze aldera.
  • Gosarian oliba-olioaren kontsumoa sustatzea eta gurinarena eta krema azukredun industrialena txikitzea.
  • Gosaltzen denbora gehiago ematea. 5 minutu ez dira nahikoa gosari zuzena egiteko. Komeni da pixka bat lehenago jaikitzea, gosaltzen gutxienez 10  minutu emateko.
Klik haundi ikusteko
Ekimen honekin Bihotz Bizi Elkarteak, Euskal Okindegi Federakuntzak eta gainontzeko entitate laguntzaileek, mezu hau argi eta garbi bidali nahi diete Euskal Herriko haur guztiei: Hamar minutu nahikoa dira goizero gosari bihotz osasungarri bat hartzeko: esnea, fruta, ogia, eztia, olioa eta indiolarrarekin!
 
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
Lotura interesgarriak:

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari