| Debabarreneko enpresa-ehunaren berrikuntza sustatzeko eskualdeko agente izendatu dute Debegesa |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||||
| 2008-02-12 12:06 | ||||
|
Izendapen horrekin Debegesak aukera emango die enpresei Debabarrena
eskualdeko berrikuntzarekin zerikusia duten gogoetak, esperientziak eta
jakintzak elkarrekin banatzeko. Horretarako, Debegesak Debabarreneko enpresei
berritzaileak izaten lagunduko dieten ekimen eta programak sustatu eta
koordinatuko ditu, esaterako, Berrikuntza Foroak eta Berrikuntza
Agendak.
Eusko Jaurlaritzak, SPRIk, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Debabarrenako tokiko ordezkariek aurkeztu zuten Debegesa Debabarrena eskualdeko berrikuntzako agente bezala, Debegesaren egoitzan egin zen ekitaldian.
Debegesa Innovanet sareko kide joan zen abuztutik Innovanet Sarea Euskadiko erakunde nagusiek osatzen dute (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, SPRI, Confebask, Eusko Ganberak eta Garapen) eta bere helburua topaleku izatea da Euskadiko berrikuntza sustatzen duten agenteentzat. Lehenengo aldia da berrikuntza sustatzeko lanean ari diren Euskadiko erakunde eta agente guztiak sare berean elkartzen direla. Denok daukate helburu berdina: Euskadi Europako eredu bilakatzea berrikuntza arloan. Sarearen eraketa Eusko Jaurlaritzak eta hiru lurraldeetako Foru Aldundiek Enpresa Lehiakortasunaren eta Gizarte Berrikuntzaren 2006-2009 Plana garatu eta aplikatzeko sinatu zuten erakundearteko hitzarmenaren barruan kokatzen da. Lehendakariak “2008: Berrikuntzaren urtea Euskadin” jarduera programaren irudia eta helburuak aurkeztu zituen pasa den urtarrilaren 15ean. Programa horren xedea da gizarte (hots, pertsona eta antolakunde) berritzailea izatearen garrantziaz jabetzea, eta bide berriak esploratzea. Berrikuntza sustatzeko Debegesaren konpromisoa Debabarrenak bere egin nahi ditu “2008: Berrikuntzaren urtea Euskadin” jarduera programaren helburuak eta berrikuntza sustatzeko konpromisoa hartu du bere inguruan. Debegesak eskualdeko berrikuntza agente izatea onartu du helburu hori lortze aldera. Debegesak, berrikuntzako eskualdeko agente den heinean, Debabarrenako enpresei berritzaileak izaten lagunduko dieten ekimen eta programak sustatu eta koordinatuko ditu, esaterako, Berrikuntza Foroak eta Berrikuntza Agendak: “jarri berrikuntza zure agendan”.
∞ Informazio gehiago:
|
||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























