| Danobat, Kondia eta Etxepe enpresak omendu dituzte IMHk antolatutako Mintegian |
|
|
|
| elgoibarren.net | |
| 2006-10-26 08:15 | |
|
Makina erremintaren sektorean euskararen presentzia areagotzen laguntzeko egin duten ahalegina eskertzeko, omenaldia jaso zuten Elgoibarko Danobat, Etxepe eta Kondia enpresek IMHk antolatu zuen "30+10 Mintegia: Makina Erreminta arloko enpresen erantzukizun soziala, euskara baliabideak eta praktika onak» izeneko jardunaldian zehar. Mintegiaren helburu nagusia honakoa izan da: makina erremintaren sektorearen inguruan diharduten enpresei hurbildu eta ezagutarazi euskaraz garatutako praktika onak, zerbitzuak, makinak eta tresnak; egun merkatuak eskaintzen dituen aukerak ezagutu ditzaten. Helburu hauek erdiesteko lau atal eta 3 gunetan banatu dute mintegia. * 30 +10 Mintegiaren egitaraua (PDF) +Elgoibar eta inguruetako enpresa ezagunak parte hartzen ari dira Mintegian: Danobat, Etxepe, Kondia, Elay, Fagor Automation, Codesyntax, e.a. +Euskalgintza munduko enpresa, erakunde eta elkarteak ere bertan izango dira: Euskalan, Emun, Elhuyar, Artez, e.a.
IMH (Makina Erremintaren Institutua) arduratu da antolaketaz, eta kolaboratzaileen zerrenda ere luzea izan da:
Kolaboratzaileak:
* AFM-Makina Erreminta Ekoizleen Elkartea
Nori zuzendua egon da? * Sektoreko enpresak eta harekin harremana dutenak * Lanbide Heziketako Ikastetxeak
* Lan-mundua euskalduntzeko pertsona/erakunde interesatuak
Argazkiak:
|
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|













.jpg)
.jpg)


















