Elgoibarren bizi den eibartarra, Joseba Zinkunegi atxilotu du bart
Espainiako Poliziak Baltasar Garzon epailearen aginduz. Ez da
atxiloketa bakarra izan, Batasuneko, EHAK-o eta EAE-ANVko 14 kide ere
atxilotu dituzte.
Batasunaren Mahai Nazionala berregiteko ahaleginean aritzea, eta,
ondorioz, " erakunde terroristako" kide edo laguntzaile izatea
leporatzen die epaileak.
Honako hauek dira atxilotu dituzten 13 lagunak:
-Karmelo Landa.
-Sonia Jacinto.
-Jesus Mari Agirre.
-Aitor Arantzabal.
-Mikel Etxaburu.
-Eusebio Lasa.
-Peio Xabier Galvez.
-Mikel Garaiondo.
- Joseba Zinkunegi.
-Josetxo Ibazeta.
-Iñigo Balda.
-Txema Jurado.
-Karmele Aierbe.
Joseba Zinkunegi: Kazetaria eta Batasunaren komunikazio taldean lan egin izan du. 2005eko irailetik Batasunaren aurkako auzian inputatuta dute. (iturria: berria.info)
Iturriak:
|
Ez gaituzue geldituko! Dantzari 2008-02-11 14:47:37 Garesti ordainarazi nahi diote ezker abertzaleari Euskal Herriarentzat marko demokratiko bat proposatzea eta independentziari uko ez egitea. Loiolan lehenengo eta jendarteari gero, Euskal Herritarron oniritzia beharko lukeen autonomi proposamena luzatu zuten (iparralderako bat eta hegoaldeko lau probintzietarako beste bat zuzenago izateko). Herri honi independentziarako bidea eta tresnak ematea baino ez. Aukera guztiak defendatu eta gauzatu ahal izatea. PNV eta PSOE ordea ez zeuden horretarako prest eta ezker abertzalea asimilazio prozesu ustel baten sartu nahi izan zuten. Herri honen ukazioa eta zapalkuntza izango den iruzur operazioa negoziatuta zeukaten eta daukate. Kontuak ongi baino hobeto eginda dituzte. Boterea eta negozioa herri honen eskubideen gainetik beti ere. Ibarretxe eta Egibar hor dabiltza makillajea ipini nahian espainian eroso bizitzeko beraien alternatibari, baina aspaldi agerian dago PNV nora doan. Edozer egitako prest daude, ez dagozkien zinegotziak eta baita udal osoak hartu eta kudeatu, Euskal Herritarrak jipoitu, jazarri, atxilotu, torturatu... Beste guztiak ere hor dabiltza kontuak atera nahian madrilen egongo ote diren edo ez. Horregaitik jipoitzen dute ezker abertzalea, kaka guzti honi aurre egin eta gelditzeko gaitasuna daukan bakarra delako. Euskal Herria marko demokratikora lehenengo eta independentziara gero eraman dezakeen eragile bakarra delako. Asko dira jada gartzelan daudenak, gehiegi. Beste 14 dira gaur, zenbat bihar edo etzi? Elgoibartik Joseba eraman dute gaur, baina Arnaldo ere eraman zuten, Iparra eta Mendi eraman zizkiguten eta nola ahaztu baita ere gartzelan diren Mikel, Fernan eta Sebas. Ezker abertzalean altxor bat daukagu: pertsonak. Oso leku gutxitan ematen den konpromiso maila hartzen duen jendea dira, daukagun onena. Horregaitik maite ditugu. Maite zaituztegu ! Kimu berriak behin eta berriz sortzen dira eta gazteri eredugarria daukagu zinez. Aurrekoek lagatako lekukoa hartzeko prest gaude, bidea argi daukagu eta helburua ere bai. Berandu baino lehen, herri hau independentziara bidean jarriko dugu marko demokratikoaren bidez. Horregaitik martxoaren 9an hauteskundeetan egongo gara, marko demokratikoaren alde eta independentziaren alde. Euskal Herria dugu irabazteko. Geurea da garaipena! Aurrera bolie! | Hola balitz Trachurus 2008-02-11 16:11:17 Nahixao neuke esaten dozuna hola balitz. Benetan nahi dozuena demokrazia balitz. Zela uztartzen ditxuzue demokrazia eta biolentzia? Kajeruak erre, beste alderdixetako zonegotzixak mehatxatu, erahil, inpuesto "reboluzionarioa",... Benetan sinisten dozu demokrazian? Benetan uste dozu tiro eta mehatxuka demokrazia eta independentzia lortuko ditxuzuela? Benetan nahiko neuke bila darabilzuena demokrazia balitz, biolentziarik gabe. Egun horretan Euskal Herrixan laguntza eukiko dozue estatuan injustizien aurka, independentziaren alde, baina ez eizue zeuen bururik engañau: Euskal Herrixa zuen kontra dao eta, biolentzi baztertzen ez dozuen bitxartian, halaxe egongo da. Eta aurpegira esaten ez bajatzue, zuen bildur geralako da. | Dantzariri lingam 2008-02-12 15:02:26 Galdera bat, dantzari: Ilegalizazio eta atxiloketa hauen aurka zaude. Zergatik: A. ANV eta ETA-ren artean ez dagoelako loturarik? (erakutsi mesedez nola dakizun hori) B. Berdin zaizu loturak egotea, ETA-ren biolentzia bide lejitimoa da zuen proiektua aurrera eramateko. (naiz eta Euskal Herriaren gehiengoa ados ez egon...) | Dantzan egin nahi? Dantzari 2008-02-12 15:10:21 "Balitz eta balitza, haizeak darama batzuen hitza". Gai serioa delako, bestela pentsatuko nuke adarra jotze aldera zabiltzala. Dudatan jartzen dezu ezker abertzalearen marko demokratikorako proposamena benetakoa dela. Larrua behar da gero! Proposamen hori egitegatik gartzelan daukagu Arnaldo eta bide bera hartu duten beste hamaika adibide badago. Ezker abertzaleak ez du gezurrik esaten, eta esandakoa bete egiten du. Honekin ez dut esan nahi denean asmatzen denik, baina bai koherentzia faltarik ez bilatzeko bere jardunean. Beste kontu bat dira Zapatero, Ibarretxe eta monagilloak (NABAI, EB, EA, ARALAR). Alderdien legearen aurka daudela diote, galdeketa bat egin behar zuen Ibarretxek ez dakit zein legegintzalditan, Zapaterok esan zigun aurten hobeto egongo ginela... Zergaitik segitu nahi dezu itxukerian hauei sinestuz, inoiz hitzik bete ez badute. Zergaitik “orain”, galdetuko digu Ibarretxek zer izan nahi dugun, hori,Loiolan, tregua indarrean zenean, defendatu ez bazuen? Zergaitik AHTari buruz galdetzeko intentzio txikienik ez badauka? Gezurra atzo, gezurra gaur eta gezurra bihar. Ikusi nahi ez duena baino itxuagorik ez omen dago. Ezker abertzaleak, lehenengo ilegalizazioak eman zirenean, apustu garbia egin zuen: Klandestinitatera pasatzeari uko egin zion, bere jarduna inoiz baino publikoago eginez, eta ekinbide politikoa eta instituzioetan bere presentzia ezabatu nahi ziotela ikusirik, ekimen politikoa biderkatu zuen. Dudarik ez egin, EZ GAITUZTE GELDITUKO! Euskal Herria gure aurka dagoela diozu. Nun bizi zera baina! Euskal Herriaren alde ezker abertzaleak eta bere militantziak zer eman duen eta zer ematen duen mundu guztiak daki: DENA! Ibarretxe, Urkullu, Madrazo, Zabaleta, Barkos...-ek zer eman duten eta zer emango duten badakigu: ezer ere ez! Hauek jaso eta jaso baino ez dute egiten. Nor aberastu den herri hontan gatazkaren eta herritarron sufrimenduaren bizkar, galdetu beharrik ez dago. Ala? Aurrera bolie! | Demokrazia? lingam 2008-02-12 15:30:25 Ai ene… "Dudatan jartzen dezu ezker abertzalearen marko demokratikorako proposamena benetakoa dela." JAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJA!!!!!!! Ba noski. Nola ez. Euskal Herriko %85 ak bezela. Orain arte demokraziarekiko ez dezute errespeturik eduki eta. Orain dela gutxi arte aurkez zenezakete auteskundetara. Eta ETA-k egiten zituen ekintzak txalotu aldi berean. 2+2=4 Uste det zuk "demokrazia" esaten duzunean, hitz horrek zuretzat esanahi bereziren bat eduki behar duela… | Soltean beharko du. Dantzari 2008-02-12 17:45:40 Espainiar demokrazian nik dakidala, pertsonen aurkako neurriak hartzeko, delituak demostratu beharra dago eta ez alderantziz. Tribunal supremoak berak, ez du nahi izan eskua gehiegi sartzerik, Estrasburgotik etorri daitekeenaren beldur agian. Garzoni laga dio lan zikina eta zuek hontan ere Garzonekin bat. Hori, hori... Baina zuek defendatzen dezuten demokrazia española, ez da nik demokraziaz ulertzen dudana, hortan zuek arrazoi. Ez naiz ni, alderdiak ilegalizatu, torturatu, egunkariak itxi etab. egiten duen demokrazia bat eskatzen ari, Euskal Herriarentzat. Benetako marko demokratiko bat aldarrikatzen dugu! TOK, TOK, esnatu!! Beste kontu bat nahi nuke ateratzea froga, datu etab.en inguruan. Atzo kaleratu zuen lehendakaritzak bozkaren zentzuaren inguruko inkesta. Bertan ez da EAE-ANVren daturik ageri. Ez agertzeko arrazoia ere azaltzen da: bozka "balidoak" baino ez omen dira agertzen. Fitxa teknikoaren datuei erreparatuz ordea ikusiko degu nola inkesta urtarrilaren 15etik 29ra egina dagoen. Oraindik EAE-ANVren aurkako neurririk ez zegoen beraz. NOLA? Zerrr? Audientzia nazionaleko Super Garzon baino azkarrago dabiltza lehendakaritzan ala? Datuak ez zaizkie gustatu eta izkutatzen dizkigute?uuuuuiiiii.... Kontuak ez dira irtetzen Sabin Etxean eta kaka darixela dabiz. Zer esan datorren urtean legebiltzarra osatzeko hauteskundeetan. Ibarretxek EHAKren hiru bozka behar izan zituen. Zer egingo dute orduan, manifetara irten...BBUFFF!! Herri honek nahikoa ikusi du eta STOP esatera doa. Otsailaren 14an GREBA OROKORRA! DANOK KALERA! Salbuespen egoera honi STOP! Martxoaren 9an Guk Independentzia! Aurrera bolie! | Estrasburgo lingam 2008-02-12 18:22:40 "Espainiar demokrazian nik dakidala, pertsonen aurkako neurriak hartzeko, delituak demostratu beharra dago eta ez alderantziz" Bai, hau askotan aipatzen duzue kontestu honetan. Hala ere ez dakit ba hain argi dagoenik. Poliziek detenitu ahal gaituzte delitua frogatu aurretik, giltzapean eduki, eta errugabea zarela frogatzean kalera irten. Ez naiz abokatua baina zenbait delituetarako horrela da, ez? Zuk diozun bezela prozedimentu judiziala hain era argian kakaztu badute Estrasburgok ez lieke utziko, ez? | . katta 2008-02-12 20:41:59 Oso eztabaida interesgarrixa da lingam eta dantzarin artian eta ez neuke sartzerik nahi. Nere iritzixa eman besterik ez dot nahi. Ez jata ondo beitxatzen EAE ilegalizatzia, batez ere berba in gabe ez dogula ezer konponduko usten dotelako. Baina ez dot nere burua engainatzerik nahi, zeinek probatzen du EAE ez daula ETAkin lotuta? momenturen baten ezker abertzalekuak konturau biako gera ETA alde batera laga eta benetako politika itxen hasi biako gerala batez ere danok hainbeste desio dogun independentzia lortzeko.BERBA IN GABE EZ DOU EZER LORTUKO!!! P.D. Dantzari ez gaizki hartu baina zure komentaixuak EAEko mitinetatik lapurtutakuak ematen dabe! Idatzi pentsatzen dozuna zure hitzekin errezau ulertuko dou idazten dozun propaganda elektoral hori baino! | Dantzari Trachurus 2008-02-12 21:17:46 Ia, ia. Ez nahastu gauzak, nik esan dotenik nere ahuan ez ipini eta, mesedez, holako txapa gehixao ez, gainontzekuok gehixao aspertzia besterik ez dozu lortzen eta. Badakigu politikarixa zerana eta panfletuetatik copy-pasteak ein bihar ditxuzula, baina saiatu zure hitzak erabiltzen. Eskerrik asko. Nik ez dot ez demokrazia española defenditzen dotenik esan, ez kontrakorik ere. Dudatan ipini dotena (nahiz ta argi euki) zuen demokrazia defenditzeko modua da. Tiroka ez dao demokraziarik defenditzerik. Sartu beste hamar txapa nahi badozu, baina hitz gutxitan honi erantzutia eskertuto nizuke. Eta bai, Euskal Herrixan gehixengo haudi haundi bat zuen eta ETAn kontra dao. Bestela hauteskundiak aspaldi irabaziko zenduezen. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |