Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kultura arrow “EZker-ESkuma” antzezlana estreinatuko du Glu-Gluk Herriko Antzokian
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

“EZker-ESkuma” antzezlana estreinatuko du Glu-Gluk Herriko Antzokian PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2008-02-08 10:40
Klik haundi ikusteko
 
Gaur: Loli Astoreka eta Iñake Irastorza aktore ezagunak Herriko Antzokiko eskenatokian izango dira gaur, barixakua (otsailak 8), EZker ESkuma izeneko antzezlana estreinatzen.
  • Emanaldia 22:15ean hasiko da.
 

Glu-Glu Produkzioak antzerki taldeak, beste zenbaitetan egin izan duen moduan: "Hiru Txerritxoak" lana ere bertan estreinatu zuen, Elgoibarko Herriko Antzokia aukeratu du bere azken lanaren publiko aurreko estreinaldia egiteko.
 
Klik haundi ikusteko
Loli Astoreka eta Ińake Irastorza.
Aizpea Goenaga eta Ane Gabarainen zuzendaritzapean ekoiztutako lan honetan bi emakumeren eguneroko bizitza azaltzen da. Rosa eta Sara (Loli Astoreka eta Iñake Irastorza) dira EZker-ESkuma antzezlaneko protagonistak. Bakoitza bere etxean bizi da, bere munduan eta euren egunerokotasunak dituen arazoekin borrokan. Biak solairu berean bizi dira, ezker-eskuma. Bi emakume horien istorioa kontatzen da antzezlanean.
Emakume batek bestearekin zerikusirik ez badu ere, elkarren arteko konpainia eta laguntasuna ezinbestekoa izango da eguneko bizitzan aurrera egiteko. Umorearen bidez bakardadeari, adiskidetasunari eta bizitzari buruzko gogoeta egin nahi du ordu eta laurdeneko ikuskizun honek.

 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 2 bisitari