| Mozorroak armairura! |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | |||||
| 2008-02-06 10:35 | |||||
|
Bukatu dira inauteriak. Aurten ere argazki mordoa atera ditugu. Ikusi nahi al dituzue? (bideoa dauka)
Iaz, inauteriak krisian al daude? galde egin genizuen web gune honetan bertan. Zaila da jakitea iaz baino jende gehiago edo gutxiago mozorrotu den aurten, baina Inauterietako Martitzenean, hego haize eta egun eguzkitsuari lagun, jende asko ibili zen herriko kaleetan. Gainera, kontu hauetan gertatu ohi den moduan, nahi izan duenak aurkitu du festarako giroa, tartea eta lagunartea.
Beherago, zapatuan (Mozorro Lehiaketako irabazleak tartean) eta martitzenean ateratako argazki mordo bat dauzkazue.
• Bideoa: Inauterietako Zapatuan (otsaika 2) Atxutxikaraokea eta desfilea Plaza Handian.
Inauterietako Mozorro Lehiaketa
Parte hartzaileak: 17 talde eta bakarlarik parte hartu zuten Mozorro Lehiaketan:
erleak, amona mantangorriak, super heroiak, pailazoak, espetxeratuak,
espontaneoak, zezenak eta bere koadrila; zezen plaza eta guzti, mamu
ehiztariak, Maria galletak, mimoak, aurkezle pinpirinak, eskaleak... denetarik aurkeztu zen.
• Zapatu eta martitzeneko ARGAZKIAK:
|
|||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




















































