Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Politika arrow Fernando Bert, 10 egun gose greban
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Gida komertziala

Fernando Bert, 10 egun gose greban PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2006-10-25 11:54
Klik haundi ikusteko
Fernando Bert euskal presoak 10 egun daramazki ezer jan gabe, urriaren 15ean hasi zuen gose grebarekin tinko jarraitzen baitu. Azaroaren 8an  bukatuko da frantziar Estatuak ezarri zion kondena eta egun hori iristean, ziurrenik, Espainiako mugan askatuko dute. Ez da estradizio bat izango, kanporaketa bat baizik. Mugan askatzen dutenean, espainiar polizia agertzeko dagoen arriskuaren aurka hasi zuen baraualdia Bert-ek.

Baraualdia, entrega egunera arte luzatzeko asmoa dauka Fernando Bert-ek. Dirudienez, azaroaren 8an askatuko dute, nahiz eta batzuek diotenez, azaroaren 9an izan daiteke. 

Ez da estradizio bat

Estradizio bat izateko espainiar Gobernuak eskatua behar du izan. Ez da hau Bert-en kasua. Besteak beste, kargu gutxi leporatzen baitizkio Espainiako justiziak. Hortaz, frantziar Estatuak Bert kanporatu egingo du kondena amaitzen zaionean. Mugan askatzen dutenean Espainiako polizia agertuko den beldur da elgoibartarra, ordea. Horixe da gose greba hasi izanaren arrazoi nagusia.

 

Jakin ahal izan dugunez, antzerako beste kasu batzuetan ez da poliziarik agertu. Bestetan aldiz, agertu izan dira, baina atxilotu eta gutxira aske laga izan dituzten kasuak ere badira. Hauek baina, gerta daitekeenaren hipotesien alorrean kokatu behar dira.

 

 

Bert-en aldeko ekintzak

 

Elgoibarko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eta Etxerat-ek Bert-i elkartasuna adierazteko hainbat ekintza antolatu dituzte orain arte (enkarteladak, giza katea, prentsaurrekoak, e.a). Datozen egunetarako prestatu dituzte beste batzuk.

 

Ekintzen egutegia  

 

Urriak 25 (eguaztena)

-19:00 Fernando Bert euskal presoaren aldeko enkartelada (Plaza Handian)   

Urriak 27 (barixakua)

-20:00 Etxerat-en enkartelada. (Plaza Handian)   

Urriak 28 (zapatua)

-Goizean zehar, Fernando Bert-entzat mezu bilketa (Plaza Handian)   

Azaroak 1 (eguaztena)

-19:00 Enkartelada (Plaza Handian)  

Azaroak 3 (barixakua)

-19:30 Manifestazioa “Fernan Etxera” lelopean Ondoren, akanpada-baraualdia   

Azaroak 4 (zapatua)

-Goizean, giza katea

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Pintadarik Ez!
INAXIO 2006-10-30 12:03:21
Herria Berten aldeko pintadaz beteta agertu da. 
Bakoitzak nahi duena defenda dezala Bikain iruditzen zait, manifestapenak bikain iruditzen zaizkit, baina herri osoa pintadaz betetzea zinkinkeri bat iruditzen zait. Bai errebindikazioei, Ez herria zikintzeari!
pintadak bai!
ruben 2006-11-07 17:49:16
errespetatzen dut zure iritzia, baina 'kaleak zikintzea' deitzen duzun hori lehenik eta behin da askotan geratzen zaigun errekurtso bakarra. 
ez daukagu dirurik telebistan fernan-en aldeko iragarkiak jartzeko. 
mural politagoak ere egingo genituzke grafitero onenen pare, ipar irlandan bezala, grafiti politikoak debekatuta eta santzionatuta ez baleude. 
beraz azkar joan pintada egin eta ospa etxera. 
 
ez naiz sartuko eztabaida filosofiko batean, zuretzako zikinkeria dena, niri adierazpen askatasuna bermatzea iruditzen zait, eta esango dizut nere etxeko orman egiteko, eta esango dizut baietz, ez dudala problemarik, eta esango didazu berdin dela zure etxean eta zure herrian ez duzula pintadarik nahi, eta nik oihukatuko dut fernan etxera belarritako mina eragin arte, eta pintatuko dut fernan etxera! arduradun zuzenak, ez zuzenak eta pasotak nazkatu arte. 
 
FERNAN ETXERA! 
FERNAN ETXERA! 
FERNAN ETXERA! 
FERNAN ETXERA! 
FERNAN ETXERA! 
FERNAN ETXERA! 
FERNAN ETXERA! 
FERNAN ETXERA!
FERNAN ETXERA!
aitor 2006-11-08 00:20:43
nik gutxienez hemen idatziko dot. 
 
FERNAN ETXERA!
Mai
Pintadak bai, baina ... 2006-11-08 09:23:22
Nik ere kale-pintaden aldeko aldarrikapena egin nahi dot. Izan ere, espresio bideak ezin dira arautu edo mugatu. Hori bai, gure espresio beharrek edo desioek gure ingurukoak errespetatu behar dituela uste dot. Ez dot uste gainontzekoak "nazkatu" arte jardutea danik irtenbidea.
zelan dabil fernan..
aitor 2006-11-08 13:09:05
Dana dalako, badaki norbaitek bere egoera zein den? zerbait dion eta hemen jartzeko modukoa den? 
 
Bidali muxu haundi bat eta animo pilo gure partez..



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko