Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Hirigintza arrow Oinezkoentzat jarriko ditu Udalak Madala eta Santa Ana kaleko inguruak
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Mediateka


2008

Gida komertziala

Oinezkoentzat jarriko ditu Udalak Madala eta Santa Ana kaleko inguruak PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-02-04 10:49
Klik haundi ikusteko
Saltoki handiekin lehiatzeko, haien itxura eman nahi die Eusko Jaurlaritzak hainbat herritako erdiguneei Merkagune proiektuaren bitartez. Hain zuzen, proiektu horren baitan daude Madala ingurua (aurten bertan) eta Santa Ana ingurua oinezkoentzat jartzeko asmoak. Bi milioi euroko aurrekontua izango dute lanok.

 

2008ko Udal aurrekontuetan jaso ez diren bi inbertsio garrantzitsu egiteko asmoa azaldu du Udalak. Ekimen horiek 2007ko aurrekontuaren likidazioko soberakinetatik finantzatuko dira.

  Madala ingurua oinezkoentzat jarri
  • Nondik nora: Herriko Antzokitik Sua tabernaraino.
  • Noiz: 2008an.
  • Zer egingo da: oztopo arkitektonikoak kendu eta Madalako parkea zabaldu. Horretarako, Madalako parkeko petrila kendu ala ez aztertzen ari da Udala.
  • Aurrekontua: 1.132.000 €
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
  Santa Ana ingurua oinezkoentzat jarri
  • Nondik nora: Santa Ana, San Inazio eta Antonio Arrillaga kaleak oinezkoentzako gertatu.
  • Noiz: Ubitarte Buruko Babes Ofizialeko Etxeak eraikitzeko lanak amaitzen direnen (2009 inguruan)
  • Zer egingo da: oinezkoei lehentasuna eman kaleotan.
  • Aurrekontua: 900.000 €

Zer da Merkagune proiektua?
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak bultzatuta, Merkagune proiektua jarriko da martxan Gipuzkoako 35 herritan eta EAEko 72 herritan.
Hirien inguruan sortu diren merkataritza-gune handiek hiriguneko eta herrietako dendetan izan duten eraginari aurre egiteko sortu dute egitasmoa eta 15.000 biztanle baino gehiago (15.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak, baldin eta, bertan dauden saltokien kopurua kontuan harturik, merkataritza biziberritzeko aukera badute) dituzten herrietan jarriko da martxan.
Bere garaian, saltoki handiek herrietarako merkataritza guneen itxura hartu omen zuten erosleari erakargarriago izateko. Horrela, kaleak, seinaleak, eserlekuak, tabernak eta beste dituzte saltoki handiek. Orain, herrietako merkatariek saltoki handiekin lehiatu ahal izateko, kontrako bidea proposatu du Eusko Jaurlaritzak: saltoki handien itxura ematea herrietako merkataritza guneei.
Kaleetan dauden establezimenduen artean gune bateratua osatzea da helburua. Horretarako, besteak beste, bezeroak erakartzeko jarduerak antolatuko dira eta itxurari dagokionez, eserleku, zakarrontzi eta kale-argi, apaingarri eta seinale homogeneoak jarriko dira guneak bateratzeko. Jaurlaritzak 6,5 milioi euroko aurrekontua bideratuko du ekimen horretara.



 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari