Menu Content/Inhalt

Blogak


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Anbotora mendi bizikletan


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Azterketak amaitxu eta mendira!


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Bertso finala eta Garaziren begiak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Motxailaren gurdia
Ipuinak eta tabernako demoniologia
Motxailaren gurdia
Leonard Cohenen 'Motxailaren emaztea'


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Leku arraroa kontzertu baterako


Blogak Araudia

elgoiBARREN.net-en, blogak?

Bai. Beti esaten dugun moduan, elgoiBARREN.net-en garrantzia handia ematen diogu iritziari eta herritarren parte-hartzeari. Blogak martxan jarrita, bide horretan beste pauso bat eman nahi dugu.

Zein da komunitate honen helburua?

Herritarrei ahotsa eskaintzea da blogen helburu nagusia. Zer esana daukanari, leku bat eskaintzea, hain zuzen ere. Hasi blog pertsonalekin hasiko gara, baina, aurrerago, talde eta elkarteen blogak ere jarri nahi ditugu martxan.

Zer da blog bat?

Blog hitza modan dago Interneten. Pertsona batek (edo talde batek) kudeatzen duen albistegi baten antzekoa da bloga. Dietario pertsonala. Interneteko orri multzoa, berrienetik zaharrenera ordenatua, erantzunak jasotzen dituena, eta egileak nahi/ahal duenean eguneratzen duena.

Nork izan dezake blog bat elgoiBARREN.net-en?

Hala nahi duen edozein herritarrek edo herriko taldek. Hori bai, baldintza batzuk bete behar dira.

Zer baldintza bete behar dira blog bat edukitzeko?

Lau baldintza dira bete beharrekoak:
1. Euskaraz idatzi behar da.
2. Errespetuz idaztia eskatzen dugu.
3. Blogari bakoitzaren atzean izen-abizenak edo talde konkretu batek egon behar du. Ez da blogari anonimorik onartuko.

Informatikaz jakin behar al dut blogari izateko?

Ez. Bloga edukitzeko ez da Interneten edo informatikan aditua izan behar. Ordu erdian ikasten da bloga kudeatzen. Oso erraza da eta elgoiBARREN.net-en erakutsiko dizugu.

Erretratuak ere sar ditzaket?

Bai. Testuak ez ezik, erretratuak eta bideoak ere sartu ahal dira blogetan. Nola egin behar duzun ere guk erakutsiko dizugu.

Zer egin behar dut bloga eskatzeko?

Jarri elgoiBARREN.net-ekin harremanetan. Deitu telefonoz (943 74 41 12) edo, nahiago baduzu, idatzi gure e-postara elgoibarren.net(abildua)gmail.com. Blogaren izena, zure izen-abizenak eta erretratu bat behar ditugu, besterik ez (erretratua geuk aterako dizugu)

elgoiBARREN.net-ek aldatuko al ditu nire blogeko edukiak?

Ez. Baina arazo legalik edo bestelakorik sor ez dadin, eskubidea izango dugu aztertu eta, behar izanez gero, testua berridatzi, aldatu edo kentzeko.

Ba al dago sarean beste blog komunitaterik?

Bai, jakina. Ez gara lehenak, eta, seguruenez, ez gara azkenak izango. Euskaraz, adibidez, hiru komunitate behintzat ondo ezagunak dira: blogak.com, Goiena.net edo uztarria.com/blogak. Gehiago ere badaude.

Bloga sortu eta idazteaz aspertzen banaiz, edo ezin badut nahi bezala eguneratu?

Egileak, edozein momentutan itxi dezake bere bloga. Bloga berak nahi bezala egiterik ez baldin badu, itxi eta kitto. Ez dago beste betebeharrik. ElgoiBARREN.net-i abisatu, jadanik blog hori ez duela eguneratuko, eta guk itxi egingo dugu. Blog historikoen zerrendara pasako da blog hori, baina ez da portadan azalduko.



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!
 

Inauteriak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu hurrengo eguneko pilula errezetarik gabe erosi ahal izatea?

Zine agenda

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez
Une honetan 4 bisitari