| Udal talde guztien babesarekin onartu du 17 milioi euroko aurrekontua Udalak |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| 2008-02-01 12:34 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Ohikoa ez bada ere, oposizioa eta udal gobernu taldea ados jarri eta
2008 ekitaldiko aurrekontua aho batez, udal talde guztien babesarekin,
onartu dute.
2008ko Udal aurrekontuak Elgoibarko Udal Administrazioaren aurrekontu orokorra hiru kontu nagusik osatzen dute:
18.784.730 eurokoa da aurreko hiru aurrekontuen batura. (2007ko aurrekontuekin alderatuz %6ko igoera). *Udalaren aurrekontu propioak %5,9ko igoera izan du.
Aurrekontuaren bilakaera azken 5 urteetan
*2007ra arte mankomunitateko gastuak Ongizate Sailetik bideratu dira. Orain, berriz, Hirigintzatik. Aurten, 1.359.400 euroko aurrekontua du mankomunitateak.
2008rako Inbertsiorik garrantzitsuenak
Udalak 2008ko aurrekontuaren %30 inguru inbertsiotarako erabiliko du; 5 milioi euro baino zertxobait gehiago, alegia. Diru kopuru horren %84,62 Hirigintza Sailak bultzatutako proiektuak bideratzeko erabiliko da. Aurrekontuan izendatutako diru-partidarik esanguratsuenak:
Gainontzeko inbertsioei dagokienean:
Opozizioa eta Udal Gobernu Taldea ados
Udal Gobernu Taldea joan zen urteko irailean hasi zen 2008ko aurrekontuarekin lanean. Zirriborroa prest zutenean, Udalean ordezkaritza duten gainerako alderdiei (PSE-EE, EB-Aralar eta PP) eta baita EAE-ANVri ere erakutsi zieten azter zezaten. Ondoren, Gabonen ostean egin zuten bigarren bileran euren ekarpen eta proposamenak egiteko aukera izan zuten alderdiek. Horiek izan dira 2008ko aurrekontuaren aurrekariak.
Udal Korporazioko ordezkariek atzo (urtarrilak 31) egin zen osoko bilkuran azaldu zutenaren arabera, aurrekontuak prestatu eta egiteko modu honek zeresan handia eduki du gero, guztien babesa jasotzeko. PSE-EE alderdiko bozeramaile Ovidio Campellok azaldu zuenez, “guztion aurrekontuak dira, talde guztiek eginiko ekarpenak ere jasota baitaude. Azpimarragarria eta eskertzekoa da udal gobernu taldearen jarrera”. Unai Zulaikak (EB-Aralar) ere ildo beretik egin zituen adierazpenak: “gure zalantzak izan ditugu, baina aurrekontuak egiteko aurrez antolatutako bi bilerak asko baloratzen ditugu”.
Egoera ekonomiko-finantziarioa
Elgoibarko Udalaren egoera ekonomiko-finantzarioa oso saneatu dagoela adierazi dute udaleko finantza arduradunek, eta hori erakusteko adierazleak azaldu eta Gipuzkoakoekin konparatu dituzte:
*Datuok2006ko kontuetatik lortu dira. Iturria: Udalgida
Ondorioak eta konpromezuak
2008ko aurrekontua legegintzaldi honetako lehenengoa da. "Aurretik konprometituta zeuden ekimenak jaso dira, eta baita ere, beste berri batzuk" jakinarazi du Udalak eta batez ere Udalbatza osatzen dugun partidu guztien ekarpenak kontutan hartu direla azpimarratu du.
Elgoibarko Udalaren egoera ekonomiko-finantzario osasuntsua ikusita, "datozen urteetan sortuko diren inbertsio berri handiei aurre egiteko ahalmena" dagoela baieztatu du Udalak. 2008an zehaztuko diren inbertsio estrategikoak (kirol instalakuntzak, Plaza txikia-azoka eremua, aparkalekuak, e.a.) finantzatzeko iturriak bilatu beharko dituzte: beste erakundeak, autofinantzaketa, baliabide propioak edo zorrekin.
Legegintzaldi osorako kudeaketa plana
Udalbatza osatzen duten partidu politiko guztiek akordio bat hartu dute, batetik, 2008ko aurrekoantuak onartzeko, eta bestetik, Legegintzaldi Plan baten bitartez hainbat proposamen aurrera eramaten lan egiteko. Proposamen horietako batzuk orain onartzen den aurrekontuan jasota daude, beste batzuk behar den azterketa, eztabaida eta adostasunaren ondoren, dagokien aurrekontuetan jasoko dira. "Gure kudeaketaren helburu nagusia, Elgoibarko herritattentzat ahalik eta bizi-kalitate onena bermatzea izango da". Lan ildo honi jarraitzeko, Gipuzkoako Diputazioak proposatutako 2007-2011 Kudeaketa Planari (pdf) atxikitzea adostu dute Udal Gobernuak eta oposizioak. Gainera, lau urterako plana egingo duen Ikei kontsultora kontratatuko du Udalak.
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























