| Otsaila, festa eta usadio zaharren hila |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||||
| 2008-02-01 09:38 | ||||
|
Otsaila, hotz-hila da. Edota otso-hila, berdin du, biak pareko kaltea dakarte eta. Aurten baina, eta egutegiaren kapritxoz, festa eta usadio zaharrez gainezka hasiko dugu urteko hilik motzena.
Egun gutxi batzutan pilatu dira guztiak: San Juan Bosko Eguna, inauteriak, santa eskea, San Blas... badago non aukeratua datozen egunotan.
San Juan Bosco, ikasleen Eguna Elgoibar BH Institutuko ikasleak San Juan Bosco Eguna ospatzen dihardute gaur (otsailak 1). Egun batez, liburuak bazterrean laga eta maisu maistren hitz aspertuak entzun beharrik gabe festan murgiltzeko lizentzia izango dute. Ondo pasatzea izango da gaur gainditu beharko duten irakasgai bakarra. Hainbat lehia eta jolasetan parte hartzeko aukera izango dute (ikus hemen: iazko argazkiak)
“Eguen Zuri” eguneko kalejirarekin hasi zituzten atzo (urtarrilak 31) Pilar Ikastetxeko ikasleek inauterietarako prestatuta dauden ekintzak.
Santa eskea, zapatuan eta astelehenean Etxegiña taldeak zapatuan (otsailak 2) jardungo du kale eta auzoetan santa eskean eta Elgoibarko Izarrako koruak, berriz, astelehenean (otsailak 4), Santa Ageda bezperan, ibiliko dira baserriz baserri, urtero sasoi honetan egiten duten moduan. Informazio gehiago:
4, astelehena ikasleak ere santa eskean 15:00etatik aurrera Herri Eskolako ikasleak santa eskean aterako dira. Urasandiko Haur Eskolan hasi eta Herri Eskolako patioan amaituko dute. 15:30etatik aurrera Elgoibar Ikastolako ikasleak aterako dira santa eskean kalez kale (euria bada, Ikastolako frontoian) San Blas (otsailak 3) San Blas Eguneko ohitura da sanblas opiltxoak bedeinkatu eta jatea. Opiltxoak egitera animatu nahi baduzue, Mari Sol Zabaleta sanblasgileak iaz erakutsi zigun errezeta tradizionala jarraitu dezakezue.
Elizkizunak:
|
||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|
































