|
Gaur da azken eguna Inauterietako Erretratu Lehiaketara argazkiak bidaltzeko |
|
|
|
|
elgoiBARREN.net
|
|
2008-02-05 15:48 |
|
Animatu argazkiak bidaltzera, sariak irabazteko aukera asko izango dituzue-eta.
- Bidali argazkiak helbide honetara:
E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.
OINARRIAK:
- Gaia: 2008ko inauteriak Elgoibarren (Argazkiak aurten eta Elgoibarren ateratakoak izan behar dira).
- Adina: 16 urtetik gorako elgoibartarrek hartu dezakete parte lehiaketa honetan.
- Erretratu kopurua: Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, lau argazki bidali ahal izango ditu.
- Epea: Otsailaren 6a, arratsaldeko 18:00etan bukatuko da argazkiak bidaltzeko epea.
- Zer sarituko da? Argazkien orijinaltasuna sarituko da, argazki koloretsuak, biziak, alaiak…
- Sariak: Hiru sari emango dira:
- a. Gabi jatetxean bi lagunentzako afaria
- b. Zumaiako Zelai Talaso Hotelean bi lagunentzako zirkuitoa
- c. Elgoibarko Atseden Kiromasajea Zentroan bi orduko tratamendua
- Formatoa: Argazkiak JPG formatoan, gehienez 2MB tamainakoak.
- Helbidea: Argazkiak
E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.
helbidera bidali behar dira. Nahi izanez gero, CD batean grabatuta BARRENeko lokalera eraman daitezke (Nafarroa Plaza 2, behea).
- Epaimahaia: Lehenengo bi sariak Ongarri Elkarteko kideek emango dituzte eta hirugarrena partehartzaile guztien artean zozketatuko da.
- Eskubideak: Jasotzen ditugun argazki guztiak www.elgoibarren.net atarian jarriko ditugu. Bestalde, BARRENeko zuzendariak aldizkarian argitaratzeko eskubidea izango du.
- Izena: Parte hartzaileek kontakturako telefonoa eta helbide elektronikoa eman behar dute.
- Irabazleak: Sarituak BARRENera joango dira saria jasotzera eta argazkia aterako zaie, web gunean eta aldizkarian publikatzeko.
ARGAZKIAK:
- Iazko (2007) argazkiak ikusteko egin klik hemen (elgoiBARREN.net mediateka)
∞ Lotura duten albisteak:
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |