Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Astorik ederrenak Elgoibarren daude
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Astorik ederrenak Elgoibarren daude PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-01-31 11:14
Klik haundi ikusteko
Txomin Arriola astoz inguratuta Akei baserriko larrean.
 
Edertasun lehiaketarik irabazi duen elgoibartarrik ez dugu ezagutzen. Beste espezie batzuetan, zorionez, estimatuagoa da gure edertasun eta dotorezia. (bideoa eta argazkiak dauzka)
 
 
Akei baserriko Txomin Arriolaren astoek, bost bider jarraian (hiru bider Satur astarrarekin eta birritan Mimi astemearekin) irabazi dute astorik ederrenaren saria Lazkaoko Astotxo Egunean.
Galtzeko arriskuan ei dauden astoen babeslekua da Akei baserria, ia 20 asto baitituzte.
 
    •   Bideoa: Txomin Arriolak aitzina baserrietan astoak zertarako erabiltzen ziren, egun berak zertarako erabiltzen dituen Akei baserrian eta enkarterrietako astoaren ezaugarrien eta arrazaren egoeraren berri ematen du bideo honetan. 

Klik haundi ikusteko
Txomin eta Mimi, aurtengo Lazkaoko Astotxo Eguneko aurtengo asteme irabazlea.
Txomin Arriola elgoibartarra astozale amorratua da eta estimu handia die etxe-abere “txiker baina gogor” hauei. Duela 7 urte hasi zen astoak hazten eta ia 20 dauzka orain Idotorbe-San Pedro bailaran dagoen Akei baserriko larreetan.
Harro dago dauzkan astoez eta lehiaketetara ere aurkezten ditu. Garrantzitsuenari, Asto Autoktonoen Gipuzkoako Lehiaketari, neurria hartu dio txominek, azken bost edizioetan sari nagusiak irabazi baititu:
  • Lehen hiru urteetan Satur astarrarekin eta azken bi urteetan, aurtengoa barne, Mimi 6 urteko astemearekin. * Goenkale etb1-eko telesail ezaguneko aktore bategatik jarri diote Mimi izena astoari.
Asto Autoktonoen Gipuzkoako Lehiaketa
Lazkaoko Astotxo Egunean leku propioa hartu duen ekitaldia da Asto Autoktonoen Gipuzkoako Lehiaketa. Duela dozena bat urte era nahiko xumean, inguruko asto gutxi batzuk bilduz, hasi zen asto festa, indarra eta oihartzuna hartu duen lehiaketa bihurtu da egun. Aurten ehundik gora asto elkartzea lortu zuten, denak autoktonoak, Enkarterrietakoak. Izan ere, hasiera batean era guztietako astoak elkartzen bazituzten ere, orain “nortasun agiria” eskatzen zaie.

Astoa desagertzeko arriskuan ?

Klik haundi ikusteko
Tontotzat badaukagu ere oroimen itzela du; nahikoa du bide bat behin igarotzea, berau ikasteko.
Astoen kopuruak izugarrizko gainbehera jasan du azkeneko urteetan. Gainbehera hau orokorra izan da, eta ez Euskal Herrian bakarrik. Hainbeste gutxitu da animali honen kopurua, ze, toki batzuetan "galtzeko arriskuan" bezala izendatu dute eta Plan Bereziak egiten hasiak dira erabat desagertu ez dadin.
Sasoi batean, ia baserri bakoitzean zegoen astoren bat, baina gaur egun ez da horrelako konturik. Esan genezake baserria bera dagoela desagertzeko arriskuan, eta gelditzen diren apurretan astoa ez da garai batean bezain beharrezkoa eta beste tresneri mota bat erabiltzen da lan horiek egiteko. Traktoreak eta antzeko makinek lekua kendu diote gure animaliari eta daukaten baserrietan "kapritxoz" bezala daukate. Gauzak horrela, nahiko etorkizun beltza ikusten zaio gure asto gizarajoari, baina astoaren alde lan egiteko prest dagoenik ere bada. Akei baserrian ez zaie larrerik eta mimorik faltako.
 
 
    Lotura duten albisteak:
ARGAZKIAK
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Ikusmena eta usaimena nahiko garatuak dauzka, ez ordea dastamena.
Klik haundi ikusteko
Astoak larrean; atzean Karakate eta Elgoibar.
Klik haundi ikusteko
Asto belarri ezagunak.
Klik haundi ikusteko
Astoa etxabere belarri handi egoskor moduan ezagutzen dugu, baina inork ez du ukatuko bere enkantua.
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari