Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Gizartea arrow Odol emaileen kopurua beherantz, 69 poto gutxiago jaso zituzten iaz
Blogak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
The manualist


Ainhoa Mendibil
Hankahutsik
Ainhoa Mendibil
Kaixo Pello berriz ere,


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Gauaren tranpetan
erantzun 1


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Hirugarrenean ere bai (Joseba Iriondori elkarrizketa)


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Canada Day and Mount Grouse


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Praileaitzetik dator notizia


Barren astekaria

Mediateka


Trinitateak 2007

Gida komertziala

Odol emaileen kopurua beherantz, 69 poto gutxiago jaso zituzten iaz PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-01-29 13:11
Klik haundi ikusteko
 
Odol emaile kopuruaren beherakadarekin kezkatuta dago Elgoibarko Odol Emaileen Elkartea: 2006an baino 69 odol poto gutxiago jaso zituzten iaz, 697 poto orotara.
2003tik hona behera egin du ateraldien kopuruak.

 1993. urtean jo zuen goia odol emaileen kopuruak Elgoibarren. Guztira 835 odol poto, 450 cc-koa bakoitza, entregatu zituzten Donostiako Odol Bankuan. Handik aurrera behera egin zuten ateraldiek, eta hala jarraitu zuen joerak, 2003an batu ziren 809 potoen salbuespenarekin
Bilakaera urtez urte
 Urtea Jasotako odol potoak
 2007  697
 2006  766
 2003  809
 1993  835
 
 
Elgoibartarrei odola emateko deia
Klik haundi ikusteko
Jesus Castañares, Elgoibarko Odol Emaileen Elkarteko presidenteak odola ematera animatu nahi ditu herritarrak, “ahalegin txiki batekin lortu daitekeen onura garrantzitsua bakarrik ez, ezinbestekoa da hainbat operazio eta tratamenduetarako”. Odol ateraldien kopuruak hartu duen beheranzko joera “arriskutsuarekin” kezkatuta, errotik moztu nahi dute; beharra eskaria baino handiagoa izan baino lehen. Momentuz, zifra onak direla onartzen du, baina “gero eta behar handiagoa dago eta emaile gutxiago” ohartarazten du Castañaresek.

Klik haundi ikusteko
Zergatik dagoen gero eta odol emaile gutxiago? Zergatiak ez dauzkat argi eta arrazoi bat baino gehiago izan daitezke aldi berean” uste du odol emaileen elkarteko presidenteak, alabaina, jendearen kontzientzia faltarekin dutela zerikusia uste du. “Beharra dugunean bakarrik akordatzen gara odola ematearen garrantziaz, eta, tamalez, urgentziazko kasuetan izan ei da hori. Odola emaileen bitartez bakarrik lortu liteke, ez dago ordezkatuko duen ezer”.
Ez dago erreleborik
Zaharren lekua hartuko duten odol emaile gazteen beharra dagoela azpimarratzen du Castañaresek.
 
Odol-emaile izateko baldintzak
Klik haundi ikusteko
Odola ematera joatean pletora-sintomak, egoera fisiko txarra, ahultasun edo desnutrizio-egoera, anemia, ikterizia, zianosia, disnea, adimen-ezegonkortasuna edo alkohol, droga edo beste produktu batzuk kontsumitzeagatik intoxikazio-sintomak dituzten guztiak baztertuta geratuko dira (1996ko otsailaren 16ko 41 zk. EBO).
 



2008. urteko egutegia  

HILABETEA

EGUNAK

 

 

Urtarrila

18

Otsaila

8 eta 29

Martxoa

14

Apirila

18

Maiatza

9 eta 30

Ekaina

13 eta 27

Uztaila

11

Abuztua

8


    * Ordua: 18:30 - 20:30 (Pedro Migel Urruzuno, 8 behea - Anbulatorioan)
    * Telefonoa: 943 743936
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

animatu!!!
ilargia 2008-01-29 15:44:13
Ni gaztea naiz eta emailea era bai. Dudatan daudenak animatzen dittut!! Ez da ezer, benetan. Jun, informau, galdetu... hilabete batzutan ezin izaten da eman, ta gero hurrenguan bai. Ez da ezer pasatzen. Bizitzan behin ematiakin ere aportazio haundixa itten da.  
Seguru nao inguruan baten bat eukiko dozuela bihar izan dabana odola noizbaitt. Ta hurrenguan zuri tokatzia ere badao. 
Eman odola!!!  
 
P.D: Gainera gero tortilla pintxo bat ematen dabe!
Ni behin jun nintzan
Adur 2008-01-29 16:39:56
Ni behin izan nintzan odola ematen eta min haudia egin zidaten, zainaldeak ilun-ilun utzi zikidaten. 
 
Baina beharrezkoa da odola ematea. Ez naiz damutzen joateaz.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


titanic...?
Zeinek esan bihar zestan neri, \"bai, laster kali...
(malen)

Argazkiak bidaltzeko
Kaixo Hergon, elgoibarren.net@elgoibarkoizarra he...
(elgoibarren.net)

Aupa Buztangorriak!!!
Ahal juau!!! hasierako partido ezkasak eta gero z...
(Hergon)

bandan
eztot ikusten nik elgoibarko bandia obra hau jotzen...
(estha)

asto bidea
Denbora kontua izan da baina ikusita zegoen hor ze...
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko