| Odol emaileen kopurua beherantz, 69 poto gutxiago jaso zituzten iaz |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| 2008-01-29 13:11 | |||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Odol emaile kopuruaren beherakadarekin kezkatuta dago
Elgoibarko Odol Emaileen Elkartea: 2006an baino 69 odol poto gutxiago
jaso zituzten iaz, 697 poto orotara.
2003tik hona behera egin du ateraldien kopuruak.
Elgoibartarrei odola emateko deia
Jesus Castañares, Elgoibarko Odol Emaileen Elkarteko presidenteak odola ematera animatu nahi ditu herritarrak, “ahalegin txiki batekin lortu daitekeen onura garrantzitsua bakarrik ez, ezinbestekoa da hainbat operazio eta tratamenduetarako”. Odol ateraldien kopuruak hartu duen beheranzko joera “arriskutsuarekin” kezkatuta, errotik moztu nahi dute; beharra eskaria baino handiagoa izan baino lehen. Momentuz, zifra onak direla onartzen du, baina “gero eta behar handiagoa dago eta emaile gutxiago” ohartarazten du Castañaresek. “Zergatik dagoen gero eta odol emaile gutxiago? Zergatiak ez dauzkat argi eta arrazoi bat baino gehiago izan daitezke aldi berean” uste du odol emaileen elkarteko presidenteak, alabaina, jendearen kontzientzia faltarekin dutela zerikusia uste du. “Beharra dugunean bakarrik akordatzen gara odola ematearen garrantziaz, eta, tamalez, urgentziazko kasuetan izan ei da hori. Odola emaileen bitartez bakarrik lortu liteke, ez dago ordezkatuko duen ezer”. Ez dago erreleborik Zaharren lekua hartuko duten odol emaile gazteen beharra dagoela azpimarratzen du Castañaresek.
Odol-emaile izateko baldintzak
Odola ematera joatean pletora-sintomak, egoera fisiko txarra, ahultasun
edo desnutrizio-egoera, anemia, ikterizia, zianosia, disnea,
adimen-ezegonkortasuna edo alkohol, droga edo beste produktu batzuk
kontsumitzeagatik intoxikazio-sintomak dituzten guztiak baztertuta
geratuko dira (1996ko otsailaren 16ko 41 zk. EBO).
* Ordua: 18:30 - 20:30 (Pedro Migel Urruzuno, 8 behea - Anbulatorioan) * Telefonoa: 943 743936 |
|||||||||||||||||||||||||||||||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|

































