|
Emaztea mehatxatu eta erasotzeagatik 32 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak joan zen domekan, Elgoibarren. Sukaldeko labana batekin emaztea mehatxatu eta etxe guztitik jarraitu ostean, kalean zegoela atxilotu zuen Ertzaintzak. Genero-indarkeria leporatzen diote.
Herrizaingo Sailak jakitera eman zuenez, eguerdiko 15:00etan iritsi zen senarra etxera. Dirudienez, emazteak bien arteko erlazioa etetea nahi zuela adierazi zion; sarritan jasan behar izaten zituen mehatxu eta irainetaz nazkatuta zegoela argudiatuz.
Gizona bere onetik atera eta sukaldeko labana bat eskuetan, etxebizitza guztitik jarraitu zuen emaztea, mehatxu eta irain gogorrak ozenki botatzen zizkion bitartean. Ustezko erasotzailea kalera atera zen gero.
Norbaitek gertakizun hauen berri eman zion Ertzaintzari eta bi agentek kalean zebilela atxilotu zuten 32 urteko gizaseme elgoibartarra.
Emakume erasotuaren identitatea
 Udaleko Gizarte Zerbitzutik adierazi digutenez, Ertzaintzaren partea jasotzeko zain daude. Momentuz, ez dakite emakume erasotua nor den. Horrelako kasuetan jarraitzen den prozedimentua ei da. Behin partea jasotakoan, egoera aztertzea eta emakume erasotua laguntzeko berarekin harremanetan jartzea lirateke hurrengo pausuak.
|
zein izen da? aitor 2006-10-24 13:18:04 uhhm, notizia hauek gero eta ugarixagoak diez, indarkeriaren gizartea. zer egin kontra? estatu batuetan ohizkoa da interneten aurkitzea erasotzaileen izen-abizen, argazki eta helbide datuak. Lortzen da horrekin zerbait edo familia gertatzen da kaltetua? Niretzat ez da bidea, baina hezkuntzatik aparte, begiak irekiago izan behar ditugu inguruko pertsonekin, horrelako gertaerak gertatu ostean mundu guztiak esaten bait dugu "banekien egunen baten gertatuko zela", baina geldirik mantentzen gara. Lotsagarria benetan. | Bai, zein izan da? Iturri 2006-10-24 13:59:46 Jakingo al dugu zein izan dan? Izango al dugu balorerik erasotzailearen izen-abizenak ezagutzera emateko? Nork egin behar du hori? Noiz? ...? | Ez dezatela piskatian aske utzi Miren 2006-10-24 15:16:11 Holako kasuetan ni errepresalien beldur izaten naiz. Atxilotu dute baina zeinek esaten digu askatzen dutenian ez diola kabroi horrek barruraino sartuko labana? | sutan erre! Ion 2006-10-24 18:46:02 Holakuak entzuterakuan, tripak mobitzen jataz eta sutan jartzen naiz. Aurrian harrapauko banu... jota akabau eingo naban! Bene-benetako koldarrak bakarrik sartzen dira ahulaguekin. Norberan desgrazixa eta ezinak bakotxak traga bihar ditxu eta ez bestieri ordainarazi. Bestela ez dau gizon edo pertsona izenik merezi. | Karlos 2006-10-25 08:35:32 Ion-ek dioen moduan erasotzaileak "bertan akabatzia" ez dala soluzioa begitantzen jata ba neri. Heriotz zigorraren alde egotearen parekoa da-eta horrela jokatzea. Gu ez gara inor horrelako erabaki bat hartzeko. Horretarako sortu zituen gizakiak legeak. Eta horretxek ezberdintzen gaitu animaliengandik. Legeak ondo edo gaizki eginak dauden edo eraginkorrak diren, beste kontu bat da. Nire ustez, eta hotzean pentsatuta; emakumeak babestu eta erasotzaileak berriz hezitzera bideratuta egon beharko lukete legeok. Azken finean erasotzaileak ere norbait eta zerbaiten biktima izango direla pentsatu nahi baitut eta ez gaizkiaren pertsonifiazio hutsak. | Hotzean pentsatuta?! Iturri 2006-10-25 10:11:34 Karlos, zaila da holakoetan hotzean pentsatzea. Norberarenb alabari holako kzerbait gertrauz gero eskatuko al genuke hotzean pentsatzea? Egia da gizakiok eta animaliak bereizten gaittuen zerbait badagoela, baina askotan animaliak baino aldrebesagoak gerala pentsatzen dot (animaliekiko errespetu guztiarekin). Lakra honi amaiera emateko, hotzean pentsatzea baino zerbait gehiago beharko da. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |