| EuskalNatura.net-ek urtebete |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | |
| 2008-01-24 11:33 | |
|
EuskalNatura.net webguneak urtebete egin du. 2006ko urrian lantzen hasi
eta duela urtebete eman zuten jakitera komunikabideetan EHUn Biologia
ikasketak egiten diharduten 6 gaztek, hauen artean Antton Alberdi
elgoibartarra (webgunearen diseinua ere berea da). Egun, biologia eta
geologia ikasketak egiten ari diren 20 eta 22 urte bitarteko 12 lagun
ari dira webgunea berritu eta osatzen.
Zientzia eta naturaren inguruko 100 albistetik gora Itxura aldatuta, azken 5 hilabetetan albisteak bilakatu dira webgunearen ardatz, eta irailetik hona zientzia eta naturaren inguruko 100 albistetik gora publikatu dira. Albisteok posta bidez jasotzeko zerbitzua ere martxan da duela hilabete batzuetatik. Honez gain, Euskal Herriko onddo, landare eta animalien dozenaka fitxa informatibo, ere publikatu dituzte eta guztira ia 500 artikulu daude ikusgai webgunean. Asmoa, poliki-poliki handitzen jarraitzea da, informazio gehiago ahalik eta modu irisgarrienean sartuz.
EuskalNatura.net-eko lantaldeak Euskal Herriko natura eta zientzia zaleak webgunean parte hartzera gonbidatu nahi ditu. “100 erabiltzailetik gora ditu webguneak eta aipatutako bi arlo horien inguruko eztabaida gunea sortzea da webgunearen helburuetako bat”. Argazkilariak ere beren argazkiak igotzera animatu nahi ditugu, informazio grafikoa osatzen joateko.
|
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|































