Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Udala arrow 2008ko zerga egutegia jakinarazi du Udalak
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

2008ko zerga egutegia jakinarazi du Udalak PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2008-01-23 13:07
Klik haundi ikusteko
 
Elgoibarko zergadunei 2008 urteko ekitaldiari dagozkion zergei eta prezio publikoei buruzko zerga egutegia jakinarazi du Udalak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bitartez. Bertan zehazten dira zerga eta prezio horiek ordaintzeko epeak.
 
 
 

Gaurko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (2008-01-23) ageri denez, zergak ordaintzeko epearen azken eguna egun baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da epe hori.
2008ko zerga egutegia
 
    •  Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga. [Ibilgailuari dagokion tarifa (elgoibar.org)]
  • Borondatezko epea: Mar¬txo¬aren 14tik apirilaren 30era.
    •  Zaborren gaineko Tasa.
  • 2008eko 1. seihilekoa. Borondatezko epea: Ekainaren 2tik ekainaren 30era.
  • 2008eko 2. seihilekoa. Borondatezko epea abenduaren 1etik abenduaren 31era.
    •  Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ).
  • Borondatezko epea: Maia¬tza¬ren 15etik ekainaren 30era.
    •  Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ).
  • Borondatezko epea: Urriaren 1etik azaroaren 10era.
    •  Espaloien gainetik ibilgailuak finka barruetara sartzea.  
  • Borondatezko epea: Azaroaren 10etik abenduaren 10era.
    •  Auto-Taxiaren urteko lizentzia.
  • Borondatezko epea: Azaroaren 10etik abenduaren 10era.       

    •  Erabilera publikoko lursailak mahai eta mahai¬txo¬ekin, aulkiekin edo antzekoekin okupatzea.
  • Borondatezko epea: Azaroaren 10etik abenduaren 10era.
    •  Udalaren merkadiloko salmenta postuak.
  • 2008eko 1. seihilekoa. Borondatezko epea: Apirilaren 1etik apirilaren 30era.
  • 2008eko 2. seihilekoa. Borondatezko epea: Urriaren 1etik urriaren 31ra.
    •  Azoka Plazako postuen alokairua.
  • Borondatezko epea: Hilabete bakoi¬tzeko lehenengo egunetik azken egunera.
    •  Altzolako etxebizitzak.
  • Borondatezko epea: Azaroaren 10etik abenduaren 10era.

Jendaurrean udal bulegoetan
Klik haundi ikusteko
Zerga erroldak, ordaindu beharreko kuotak, eta horiek zehazten dituzten zerga elementuak ere jendaurrean jarriko dira udal bulegoetan. Errolda horiek hamabost lanegunez egongo dira jendaurrean, eta kobratzeko epea hasi baino hamabost egun lehenago jarriko dira.
Kuotak eta gainontzeko zerga elementuak ez dira dagozkion erregistroetan egiten diren altak, subjektu pasiboei, aldez aurretik, banan-banan jakinarazitako egitate zergapegarriak baizik. Hori dela eta, denei batera jakinaraziko zaizkie, martxoaren 8ko 2/2005 Gipuzkoako Zergen Foru Arau orokorraren 98.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.
 
Kobrantza hori honela egingo da:   
     
a) Dirua sartzeko era:
  • Helbideratutako ordainagiriak banketxeetako eta aurrezki kutxetako baimendutako kontuetan zordunduko dira.
  • Helbideratu gabeko ordainagiriei dagokienean, zorra ordaintzeko beharrezko agiria posta arrunt bidez bidaliko zaie zergadunei haien helbide fiskalera.
  • Zergadunak errezibo hori jaso ez badu, Udaleko diru-bilketa bulegoan (Foruen plaza 6, behea) eskatu beharko du.
b) Ordaintzeko erak:
Legezko erabilerako dirua edo Udalaren izenean egindako txekea.
 
c) Ordaintzeko tokiak:
  • Ordainagirian aipatutako erakunde laguntzaileetan edo udal bulegoetan.
  • Alkatetzak onartuko ditu goiko puntuan jarritako ordainketa epeetan gertatzen diren aldaketak, eta zerga egutegi hau argitaratu zen era berean argitaratuko dira: Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN eta Udale¬txeko iragarki taulan.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoaren diru-bilketa araudia onartzen duen abuztuaren 2ko 2006/38 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoaren arabera, zerga iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN eta Udaletxeko iragarki taulan argitaratuko da, kobrantzako iragarkiaren funtzioa ere izan dezan.
Bide batez, zergadunei ohartarazten zaie, borondatezko ordainketa epeak bukatu ondoren, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez erreklamatuko direla, eta ondorioz, premiamenduko gainkargua, berandutza-korrituak eta, hala badagokio, kostuak ere sorraraziko direla.
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 5 bisitari