Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow 5 elgoibartarrek 'Altitoy' eski lasterketan parte hartu dute
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

5 elgoibartarrek 'Altitoy' eski lasterketan parte hartu dute PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-01-22 12:58
Klik haundi ikusteko
 
Luz Saint Sauveur (Frantzia) inguruetan jokatu zen urtarrilaren 19an eta 20an mendi eskiko Euskadiko Txapelketa, Altitoy 2008 delakoa. Bertan parte hartu zuten bost eskizale elgoibartarrek argazki ikusgarriak bidali dizkigute.
 
 

300 parte hartzaile eta bost elgoibartar
Klik haundi ikusteko
Aurtengoan EMFren (Euskal Mendi Federakuntza) lan onari esker hirurehun bat lagun animatu ziren Altitoy 2008 proban parte hartzera, eta tartean, beraien helburuak asetuta, bost elgoibartar (Iker Leonardo, Aitor Salaberria, Arkaitz Irureta, Alberto Zelaia eta Joseba Elustondo) iritsi ziren helmugara.
Euren berbetan, “horrelako proba batean denborak ez du axola, ondo bukatzea da helburua”, eta bost elgoibartarrok oso gustura geratu ziren ibilbidearen edertasuna eta parte hartzaileen artean izan zen giroarekin.
 

Alpeetako Pierra Menta ospetsua gogoan
Alpeetako Pierra Menta, mendiko eski lasterketa sonatuenari ohore eginez, eta hura eredu hartuta, Euskal Mendizale Federazioaren mendiko eskiko sailak Altitoy 2008 lasterketa Pirimenta gaitzizenarekin izendatu du. Antolatzaileek lasterketa hau, jendeak erantzuten badu, Pirinioetako mendiko eskiaren klasiko bat bihur dadin nahi dute.
Pirimentaren lehen edizioa, Luz Ardiden eta Tourmalet inguruetan jokatu da eta proba hau Euskadiko Koparako eta Piriniotako Buff koparako ere puntuagarria izan da.
  • Pierra Menta: Frantziako alpeetako Areches-Beaufontain haranean –eskiaren sehaskan- jokatzen den mendiko eskiaren urteko festa da Pierra Menta (ikus bideoa). Giro eta izaera bereziko lasterketa da: ikusgarria, gogorra eta herrikoia.

Mendi Eskiko Euskadiko Txapelketa
Inguru berriak ezagutu asmoz, urtero leku desberdinetan egiten da Euskadiko Txapelketa. Aurtengoan, Altitoy 2008 lasterketarekin bat eginez, zapatuan (urtarrilak 18) Luz Ardideneko pisten inguruan izan zen proba, eta domekan (urtarrilak 19) Bareges-Tourmalet inguruan.
Bi kategoria bereizten dira: A eta B.
B kategoria ez da konpetitiboa, baina zailtasun teknikoari begira bien artean alderik ez dago. Bai aldiz desnibelari edo luzerari dagokionez, B ibilbidea zerbait motzagoa baita.
Lasterketa honen ezaugarria proba gogorra eta oso alpinoa dela da. Bi egunetan parte hartzaileek 1600 m. eta 1700 m. inguruko desnibelak gainditu behar izan dituzte; eskiekin foka larruez lagundurik igoera politak, jaitsiera oso teknikoak, eta horrez gain eskiak bizkarrean hartuta hiru korridore eta bi mendi-ertz pasatu behar izan dituzte bi egunotan.
Antolakuntzak trazatu osoa markatzen du eta segurtasun nahiz kontrol postuak jartzen ditu ezbeharrik gerta ez dadin.
Klik haundi ikusteko
Joseba Elustondo eta Xabier Zelaia helmugara iristen.
 
Klik haundi ikusteko
Iker Leonardo (ezk.) eta Arkaitz Irureta helmugan.

Bi egunetan bi maratoi
Parte hartu duten elgoibartarrek azaldutakoaren arabera, ideia bat egiteko, “iraupenari dagokionez bi egunetan bi maratoi egitearekin konpara daiteke; azkarrenek 2:15 inguruan egin zuten ibilbidea, baina bataz bestekoa 4-5 ordutan dago eguneko”. Teknika ezberdinak menperatu eta aldi berean erabili behar ei dira. “Iraupen eskiko deslizatze teknikak; foka larruekin igotzeko nahiz patinatzen ibiltzeko, eski alpino edo pista kanpoko eski trebezia jaisteko, eta mendian ere oso trebea izatea, hau da,  kranpoiekin ibiltzera ohituta egon behar da korridoretan gora igotzeko”.
Aurrekoa gutxi balitz, “mendi-ertzetan bertigoak ondo menperatuta” edukitzea ere eskatzen du horrelako proba batean parte hartzeak, noski, hori dena sasoi on baten laguntzaz. Trantsizioetan bizkor ibiltzea ere garrantzitsua da, hau da, “igoeretatik jaitsieretara azkar pasatzea edo eskiak motxilan azkar jartzeak denbora asko ez galtzen laguntzen du”.
 
    • Argazkiak:
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Gozada totala...
Ernat 2008-01-22 16:44:51
Bueno lehenengo zorionak danei, eualdi oso ona auki zaben ta gainera disfrutauko zaben. Baina bueno sufritxu ere, ze hor ibiltzia ez da erreza.  
 
Bestalde argazkixak oso politxak, inbidixia ematen dabe!!! 
 
Bueno ba hurrenarte.
zorionak
Aitortxu 2008-01-24 09:28:34
Zorionak danei! 
zuek dakazue zuek meritua or ibiltzeko! 
bueno ba gero arte!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 5 bisitari