| 'Bizarrak' Interneten jarraituko du hazten |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | |||
| 2008-01-21 14:24 | |||
|
Iban Urizar eta Mikel Etxegarai musikariak osatzen dute Bizarra. Entzun
nahi badituzue sortu duten blogean duzue aukera.
“Diskoak atera ordez, eta industria nola dagoen ikusirik, gauza berriak
grabatu ahala blogean txintxilikatuko ditugu” azaldu du Urizar
elgoibartarrak.
Iban Urizar (Cafe Teatro, Sinuose,...) eta Mikel Etxegarai (Gutariko Bat, Voodo muzak, ...) dira Bizarra taldearen alma materra. Inprobisazioak izugarrizko garrantzia du talde honen musika sortzerako orduan: “Free Jazz-a, inprobisazio askea eta elektronika esperimentala; bateria eta tronpeta erabiliaz elektronikaren abantailak aprobetxatzen ditugu gure musika haratago eramateko”.
Blogean aipatzen duten moduan, zuzeneko grabazioek izango dute lehentasuna “xarma gehiegi ikusten diogu barrenetik ateratzen diren eta txunditzen gaituzten momentu horiek fresko mantentzeari, beraz, gureari eutsiko diogu. Momentuz ez dugu bizarrik moztu nahi”
|
|||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























