Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Jaiak arrow Sokamuturra arautu nahi du Jaurlaritzak
Blogak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
The manualist


Ainhoa Mendibil
Hankahutsik
Ainhoa Mendibil
Kaixo Pello berriz ere,


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Gauaren tranpetan
erantzun 1


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Hirugarrenean ere bai (Joseba Iriondori elkarrizketa)


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Canada Day and Mount Grouse


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Praileaitzetik dator notizia


Barren astekaria

Mediateka


2008

Gida komertziala

Sokamuturra arautu nahi du Jaurlaritzak PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-01-21 11:27
Klik haundi ikusteko
Baliteke sokamuturra, -usadio zahar eta sona handikoa gurean-, aurrerantzean, egun ezagutzen dugun moduan ez antolatzea. Arrazoia: Zezenekin lotutako ekitaldietako araudiaren egitasmoa egiten dihardu Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak.
Proiektuari aurkeztutako helegiteak aztertu ondoren, Jaurlaritzak apirilean jarri nahiko luke indarrean araudi berria.


Klik haundi ikusteko
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Joko eta Ikuskizun zuzendaritzak egin nahi duen araudiaren proiektuak zuzen zuzenean eragingo lioke sokamuturrari -EAEn 50 bat zezenketa egiten dira eta sokamuturrak milatik gora-.

    Zezenketetako araudiaren proiektua (egin nahi dituzten aldaketak)

Zezenekin lotutako ekitaldi tradizionalak
Sokamuturra ekitaldi hauen baitan sailkatuta dute zezenketetako araudi proiektuan.

  ♦ Baimena eskatzeko. Sokamuturra antolatzeko, gutxienez 10 egun lehenagotik baimena eskatzeko honako agiriak aurkeztu beharko dira, besteak beste:
  • Ekitaldia antolatzeko baimena, bertan antolatzailea zein den azalduz. Baita ordutegia eta ekitaldi mota ere.
  • Udalak emandako baimena eduki beharko da.
  • Ekitaldiak (sokamuturrak) irauten duen bitartean medikalizatutako bi anbulantzia egongo diren ziurtagiria.
  • Zezen kontuetan profesionala den pertsona batek edota ganaduzaleren batek sokamuturra zuzenduko duen konpromisoa azaltzen duen agiria. Sokamuturraren segurtasuna bermatuko dutenen zerrenda ere bai. Gutxienez hiru pertsonak parte hartu beharko dute horretan, eta kolore biziko besoko batekin edo antzeko seinaleren batekin bereiztu beharko dira jendartean.
  • Arkitekto baten agiria, ibilbidea sokamuturra egiteko moduan dagoela ziurtatuz.
  • Sokamuturraren memoria, ibilbidea-eta azalduz.
  • Kontratatutako aseguruen ziurtagiria.
  • Ganaduzalearen ziurtagiria, zezenek 310 kilo baino gehiago ez dituztela adieraziz.
  ♦ Ordutegia. Beti egun argiz egin beharko dira sokamuturrak. 22:00etatik 08:00etara artean ezin dira antolatu.
  ♦ Parte-hartzea. 16 urtetik behera dituztenek ezingo dute parte hartu sokamuturrean. Adin horretatik beherakoak ikusle bezala bakarrik parte hartu dezakete.


Alegazioak eta manifestazioak
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Beste herri batzuetan, Azpeitian kasu, Jaurlaritzaren araudi egitasmoaren aurka agertu dira, eta bertako udalak, Zezen Beltz Elkarteak eta norbanako batzuek alegazioak aurkeztu dituzte araudi berriaren proposamenaren kontra. Domekan, San Sebastian Egunean, egin ei duten sokamuturrean ere araudi berriaren aurka protesta egin zuten azpeitiarrek. 
Jakin ahal izan dugunez, Elgoibarko Udalak ez du oraingoz alegaziorik aurkezteko asmorik. 

    Ganaduzaleen alegazioak
Klik haundi ikusteko
Sokamuturretara zezenak ekartzen dituzten ganaduzaleek ere hainbat alegazio egin dizkiote araudi egitasmoari. Sokamuturra eta antzeko ekitaldietan parte hartzen duten profesional eta antolatzaile batzuk Bergaran bildu ziren eta araudi proiektua aztertu ondoren, alegazioak egin zituzten. Hona batzuk:
  • Ezaugarriak: Ganaduzaleen iritziz, zezenekin lotutako ekitaldi eta ikuskizun tradizionalek edota tradizioan oinarritutakoek (tartean sokamuturra legoke) ezaugarri bereziak eta propioak dituzte eta araudia egiteko orduan horiek ez dituzte kontutan hartu.
  • Araudia egiterakoan parte hartzerik ez: Tradizioan oinarritutako ekitaldietako profesionalek edota antolatzaileek ez dute parte hartu araudiaren proiektua egiteko orduan, eta hori kritikatu dute ganaduzaleek. "Gure interesak eta iritziak ez dituzte kontutan hartu, araudia egiterakoan ez dugulako parte hartu". Araudia egiteko oinarri hartu diren azterketak, informeak, kontsultak eta eztabaidak jaso nahi dituztela azaldu dute Jaurlaritzako Herrizaingo sailean.
  • Araudi proiektua: Zezenekin lotutako eta tradizioan oinarritutako ekitaldien araudi proiektua "gehiegizkoa eta murriztailea" dela uste dute ganaduzaleek. Ezarri nahi dituzten neurriak gehiegizkoak direla diote ganaduzaleek: "Batik bat, anbulantzia, seguru eta finantza aldetik eskatzen direnak gehiegizkoak dira. Era honetako ekitaldiek duten arriskua kontutan hartuz gero".
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

.
errebueltakua 2008-01-21 20:17:50
laister kasko ta guzti irten biharko dogu sokamuturrera... oiñ arte ibili garene moduan ibilitta ze kalte itten dogo,ba?
Ondo iruditzen zait
Adur 2008-01-22 20:32:33
Zezenak oso arriskutsuak dira. Nik 18 urte azpikoei ez nieke korritzen lagako
....?¿....
Aitortxu 2008-01-24 09:36:31
oinarte ibili geran bezela gaizki al dau? 
 
ezdiot zentzurik hartzen haibesteranoko neurriak hartziari.
Neri ez
Ander 2008-01-24 11:32:49
Danian holako segurtasuna bihar badogu, ezingo dogu ezer ere ein. Sokamuturrak arrisku bat dauka, nahi dabanak hartu leike eta, nahi ez dabanak, ez gerturatziakin nahikua dauka. 
 
Danian seguruak, arduradunak, anbulantziak eta ez dakit zertzuk ipintziak asko garestitzen ditxu ekintzok eta, azkenian, ez dia eitxen.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


titanic...?
Zeinek esan bihar zestan neri, \"bai, laster kali...
(malen)

Argazkiak bidaltzeko
Kaixo Hergon, elgoibarren.net@elgoibarkoizarra he...
(elgoibarren.net)

Aupa Buztangorriak!!!
Ahal juau!!! hasierako partido ezkasak eta gero z...
(Hergon)

bandan
eztot ikusten nik elgoibarko bandia obra hau jotzen...
(estha)

asto bidea
Denbora kontua izan da baina ikusita zegoen hor ze...
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari