Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Iņaki Lazarobaster aukeratu dute Gipuzkoako EHNE sindikatuko lehendakari

Barren astekaria

Mediateka


2007

Gida komertziala

Iņaki Lazarobaster aukeratu dute Gipuzkoako EHNE sindikatuko lehendakari PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-01-21 09:44
Klik haundi ikusteko
Gipuzkoako EHNEk (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna) Iñaki Lazarobaster (30 urte) elgoibartarra aukeratu zuen atzo (urtarrilak 20) lehendakari Hernanin burutu zuten V. Kongresuan.
Gainbehera datorren sektoreari bizi berria ematen saiatu beharko da Altzola Beraseta baserrikoa.



“Berritua, batua eta alternatiboa”
izan nahi du Gipuzkoako EHNEk eta lema hori ardatz hartuta burutu zuten V. Kongresua Hernaniko Sandiusterri aretoan.
Lekukoa gazteei emanda errotik aldatu nahi izan du nekazarien sindikatuak. Ildo honetatik, hamar laguneko zuzendaritza talde berria gazteek osatuko dute: Iñaki Lazarobaster izango da lehendakaria eta Eneritz Otamendi, berriz, antolakuntzarako idazkaria. 

Klik haundi ikusteko
Iņaki Lazarobaster.
Sindikatua sortu zenetik izandako bilakaeraren azterketa eta autokritika egin ostean hartu du erabakia Gipuzkoako EHNEk. «Sektorearen gainbeherarekin batera, geure barnean ere arazoak pilatuz joan dira», onartu zuen Enrike Gisasola EHNEko batzordekide ohiak. Eta honakoa gaineratu: «Hamar-hamabost urtean Gipuzkoan nekazaritza desagertzerik nahi ez badugu, aldatu egin behar dugu, berritu. Bai helburuetan, bai egituretan, bai jarreretan eta bai pertsonen aldetik».
Horri buelta emateko, V. Kongresua mugarri bihurtu nahi izan du EHNEk, beste kongresu bat izan beharrean, historikoa izatea, alegia. Sindikatua indartu eta berritu egin nahi izan dute, eta horretarako, belaunaldi berri bati bidea ematea izan da aurreneko pausoa.

Esplotazioak desagertzen: Gipuzkoako EHNEk emandako datuen arabera, azken 10-15 urteetan %80-%90 esplotaziok utzi diote nekazaritzatik bizitzeari.
  • 1989an 4.200 baserri bizi ziren nekazaritzatik Gipuzkoan, egun, 300 soilik.
 
  Lotura duten albisteak:
 
 *Lehen argazkia: Lusa   
 

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Aupa Iņaki!
Ander 2008-01-21 12:50:25
Zorionak eta zorte onena opa dizudaz.
Animo Iņaki!
akuilu 2008-01-21 14:01:07
Ez daukak lan erraza Iņaki, baina neuk be zorterik onena opa diat. Lehen sektorea berez dok gogorra. Eta zuen artian ezinkonponduak eta liskarrak badaude, irakurri dodan moduan, oindiok eta nekezagua izango dozue aurrera egitea.  
"Bakarrik nekez-ari, batuta nekazari" leitxu dot kalian jarri dozuezen karteletako batian. Politxa. Ia betetzen dan. 
Bestalde nekazarixen arazuei danok erreparau bihako genieke, gugan eragin zuzena daukiela beitxantzen jata: jaten doguna nundik datorren zuzenian ziurtatzeko modu fidagarrienetakua izatiaz aparte, gure sustraixekin, izan geranakin, batzen gaitxuen azken kimuak diazelako. Aurrera egin behar da, bai, baina bidaia honetan gauza batzuk otarran sartuta eruatiak merezi dau. Ia baserritxar modernuok egoeriari buelta ematen lortzen dozuen. 
Ai baserritxarrak, benetako baserritxarrak, galtzen diazenian.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


titanic...?
Zeinek esan bihar zestan neri, \"bai, laster kali...
(malen)

Argazkiak bidaltzeko
Kaixo Hergon, elgoibarren.net@elgoibarkoizarra he...
(elgoibarren.net)

Aupa Buztangorriak!!!
Ahal juau!!! hasierako partido ezkasak eta gero z...
(Hergon)

bandan
eztot ikusten nik elgoibarko bandia obra hau jotzen...
(estha)

asto bidea
Denbora kontua izan da baina ikusita zegoen hor ze...
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari