| Baltasar Elkarteak 50 urte beteko ditu San Anton Egunean |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-01-15 13:40 | ||
|
1958ko urtarrilaren 17an, San Anton Egunez, ireki zituen ateak
estreinakoz Baltasar Pelotazale Elkarteak, egun dagoen leku berean,
Errosario kalean, hain zuzen ere. 50. urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatu
dituzte.
• 50. urteurreneko egitaraua • Urtarrilak 16 - 19:00 Elkartearen sortzaileen eta bazkide guztien omenezko meza San Bartolome parrokian • Urtarrilak 17 (San Anton Eguna) - 12:00 Elkarte aurrean salda eta txorizoa banatuko dituzte. - Ondoren, Bazkideen bazkaria Baltasarren. • Urtarrilak 19 - Bazkide sortzaileek eta horien senideek egingo dute bazkaria Baltasar Elkartea, 50 urte pilotari lotuta
Goian: Bonifacio Lopez de Ipiña,Simon Uria, Rufino San Martin, Jose Mari Mugerza, Ramon Uriguen, Anjel Astigarraga, Gerardo Garate, Jose Mari Gil, Ignacio Gabilondo, Sabin Juaristi. Bigarren ilaran: Anjel Zubiaurre, Valerio Garitagoitia, Javier Arriola, Javier Galdos, Luis Larrañaga, Eduardo Irusta. Hirugarren ilaran:Imanol Konde, Francisco Igartua, Victor Arrizabalaga, Sabino Mugerza, Jose Luis Arozena, Ildefonso Ansola, J.M. Etxeberria, Sabin Beristain, Ignacio Etxeberria. Laugarren ilaran: Francisco Mugerza, Iker Argarate, Silvestre Aranburu, Javier Zengotita, J.M. Igartua, P.M. Esnaola, Patxi Gabilondo, Roke Gabilondo. Behean:J.M Esnaola, Tomas Agirre, Iñaki Gorostiza, Guillermo Regil, Ignacio Mugerza, Vicente Zubiaurre, Carlos Revenga.
Baltasar Elkartea eta Arriola IV omendu zituzten zigilu erakusketan
Altzolatarren Dorretxea elkarteak Baltasar Elkarteanren 50. urteurrena eta Arriola IV pilotaria omendu zituen urtero San Anton jaien inguruan antolatzen duen zigilu erakusketan. Joan zen zapatuan (urtarrilak 12) inauguratu zuten erakusketa. Erakusketen jabeei oroigarri bana eman ostean, Baltasar Elkartea eta Arriola IV omendu zituzten inaugurazio ekitaldian. Arriola IV. zenaren emazte seme-alaba eta ilobek (alboko argazkian) oroigarri bat jaso zuten Iñaki San Martin, Baltasar Elkarteko presidentearen eskutik.
Guztira, kirol munduarekin lotura duten 17 zigilu bilduma batzea lortu dute aurtengorako.
Urtarrilaren 20ra arte irekita: Zigilu erakusketa hilaren 20ra arte irekita egongo da.
Ordutegia:
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





























