Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Mediateka


2006

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Baltasar Elkarteak 50 urte beteko ditu San Anton Egunean PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-01-15 13:40
Klik haundi ikusteko
 
1958ko urtarrilaren 17an, San Anton Egunez, ireki zituen ateak estreinakoz Baltasar Pelotazale Elkarteak, egun dagoen leku berean, Errosario kalean, hain zuzen ere. 50. urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte.
 
 

    • 50. urteurreneko egitaraua
• Urtarrilak 16
-  19:00 Elkartearen sortzaileen eta bazkide guztien omenezko meza San Bartolome parrokian

Urtarrilak 17 (San Anton Eguna)
-  12:00 Elkarte aurrean salda eta txorizoa banatuko dituzte.
-  Ondoren, Bazkideen bazkaria Baltasarren.

Urtarrilak 19
-  Bazkide sortzaileek eta horien senideek egingo dute bazkaria


Baltasar Elkartea, 50 urte pilotari lotuta
  • Herriko bi koadrila daude Baltasar elkartearen jatorrian:. Pikupe eta Gazte Alaiak koadrilek elkartu eta soziedade gastronomiko eta kirolzale bat sortzeko ideia eduki zuten 1957. urte amaieran.
  • Handik gutxira lokal apropos baten bila hasi ziren eta Errosario kaleko 1. zenbakian zegoen baxu bat aukeratu zuten, egokiena iritzita. Garai hartan ikuilu eta auto-toki moduan erabiltzen zutenez, soziedadearen jardunerako egokitu behar izan zuten.
  • Batzordeak bazkide bakoitzak obrak egin ahal izateko 500 pezeta jarri beharko zituela onartu zuen. Urteko kuota 25 pezetetan laga zuten. Hauez gain, bazkide bakoitzak soziedadearen zaharberritze lanetan parte hartzeko hitz eman zuten.
  • Hilabete batzutako obren ondoren, 1958ko urtarrilaren 17an inauguratu zuten ofizialki Baltasar Pilotazale elkartea, San Anton jai egunarekin bat eginez.
  • Hasieratik pilotari lotuta egon den elkartea da. Batetik, Francisco Arano Baltasar, pilotari elgoibartar ezagunaren izena jarri zioten eta hura bizi izan zen eraikin berean dago soziedadea. Baltasar kokatua dagoen Errosario kalea bera ere pilotari askoren jaiolekua izan zen: Cartero, Pichirri, Elgoibarko Txikito, Julian Izeta, Murua, Gauna edo Patri, besteak beste.
  • Sorreratik 1991. urteraino ere Baltasar erreferente eta sustatzailea izan da pilota kontuetan Elgoibarren, harik eta Lagunak pilota eskolari lekukoa pasa zion arte.

Klik haundi ikusteko
Bazkide fundatzaileen argazkia.
Goian: Bonifacio Lopez de Ipiña,Simon Uria, Rufino San Martin, Jose Mari
Mugerza, Ramon Uriguen, Anjel Astigarraga, Gerardo Garate, Jose Mari
Gil, Ignacio Gabilondo, Sabin Juaristi.
Bigarren ilaran: Anjel Zubiaurre, Valerio Garitagoitia, Javier Arriola,
Javier Galdos, Luis Larrañaga, Eduardo Irusta.
Hirugarren ilaran:Imanol Konde, Francisco Igartua, Victor Arrizabalaga,
Sabino Mugerza, Jose Luis Arozena, Ildefonso Ansola, J.M. Etxeberria,
Sabin Beristain, Ignacio Etxeberria.
Laugarren ilaran: Francisco Mugerza, Iker Argarate, Silvestre Aranburu,
Javier Zengotita, J.M. Igartua, P.M. Esnaola, Patxi Gabilondo, Roke
Gabilondo.
Behean:J.M Esnaola, Tomas Agirre, Iñaki Gorostiza, Guillermo Regil,
Ignacio Mugerza, Vicente Zubiaurre, Carlos Revenga.

   
Baltasar Elkartea eta Arriola IV omendu zituzten zigilu erakusketan
Klik haundi ikusteko
Zigilu erakusketan omendutakoak.
Altzolatarren Dorretxea elkarteak Baltasar Elkarteanren 50. urteurrena eta Arriola IV pilotaria omendu zituen urtero San Anton jaien inguruan antolatzen duen zigilu erakusketan. Joan zen zapatuan (urtarrilak 12) inauguratu zuten erakusketa. Erakusketen jabeei oroigarri bana eman ostean, Baltasar Elkartea eta Arriola IV omendu zituzten inaugurazio ekitaldian. Arriola IV. zenaren emazte seme-alaba eta ilobek (alboko argazkian) oroigarri bat jaso zuten Iñaki San Martin, Baltasar Elkarteko presidentearen eskutik.
Guztira, kirol munduarekin lotura duten 17 zigilu bilduma batzea lortu dute aurtengorako.  
Urtarrilaren 20ra arte irekita: Zigilu erakusketa hilaren 20ra arte irekita egongo da.
Ordutegia:
  • Ordutegia lanegunetan: 19:00-21:00 
  • Zapatu, domeka eta jai egunetan: 12:00-14:00 eta 18:00-21:00
 
 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elkarrizketak


Xamar

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Mugerza Krosa
Urtarrila 10, 2009 (19:30)

Mugerza Krosa
Urtarrila 11, 2009 (10:00)

Antzerkia
Urtarrila 16, 2009 (22:15)

Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko