| Sahararako janariak batzeko boluntarioak behar dira |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | |
| 2008-01-15 12:52 | |
|
Herritar bat kezkatuta dago Elgoibarren ez delako egin Saharara bidaltzeko janari
bilketa kanpainarik. “Inguruko herri ia gehienetan
daude taldeak osatuta eta gurean ez. Hil bukaeran amaituko da janaria emateko kanpaina
eta jasotako laguntza Tindufeko (Aljeria) kanpamenduetara
eramango du Sahararen Euskal Karabanak otsailean”. Hortaz, janari bilketa
kanpaina egiteko prest dauden boluntario elgoibartarrak lortzeko
deialdia egin nahi du herritar honek.
Herritar honen asmoa 4-5 lagun batzea eta Elgoibarren ere saharauiar errefuxiatuentzako janariak biltzea. Boluntariooak kanpaina antolatzeaz eta janariaren bilketaz arduratuko lirateke. Ez dago asti gehiegi eta bizkor mugitzea komeni dela azaldu digu.
Euskal karabana otsailean irtengo da Urteroko moduan, otsailean irtengo den Saharako Errefuxiatuen Kanpamentuekiko elkartasun karabanarako janaria biltzea da asmoa.
* Honako janari eta material hauek bilduko dira:
|
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





























