Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Gol olinpikoa sartu zuen Eli Ibarrak Athletic-ekin
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Gida komertziala

Gol olinpikoa sartu zuen Eli Ibarrak Athletic-ekin PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2006-10-23 16:25
Eli Ibarra, Athleticeko jokalaria
Eli Ibarra Athletic-eko aurrelari elgoibartarrak gol olinpikoa sartu zuen atzo, zuri-gorriek Sevillaren aurka jokatu zuten Superligako partidan. Futbolean lortu daitekeen golik estetiko eta zailenetarikoa dugu olinpikoa. Bilbotarrek 4 eta 2 irabazi zuten Sevillan jokatutako norgehiagoka eta Ibarrak bi gol sartu zituen, lehena falta jaurtiketaz eta hirugarrena; aipaturiko gol olinpiko ikusgarria. 

 

 

Zer da Gol Olinpikoa: Kornerretik baloia inork ikutu gabe sare barruan sartzen diren golei deritzaie gol olinpiko.

Eli Ibarrak atzo Sevillan sartutakoa ez da lortzen duen estrainekoa. Duela 3 urte beste bat sartu zuela aipatu digu: "talde portugaldar baten aurka sartu nuen Chanpion txapelketan".

Gol olinpikoa sartzea berezia dela gaineratu digu: "ez dira askotan ikusten, sartzeko zailak eta aldi berean ikusgarriak baitira". Golaren edertasunaz haratago, partida bideratzeko garrantzitsua izan zela uste du Ibarrak: "Izan ere, partida garrantzitsua zen, sevillarrak gure arerio zuzenak baitira. Iaz, Lezaman, gure aurka galdu zuten Liga txapeldun izateko aukera, eta gogo biziz jokatzen ari ziren gure aurka. Lehen golak partida gure alde erabakitzen lagundu zuen".

Teknika aparta 

Eli Ibarra (eskuinean) eta Itziar Gurrutxaga Athletic-eko jokalari elgoibartarrak
Eli Ibarra (ezkerrean) eta Itziar Gurrutxaga, Athleticeko jokalari elgoibartarrak

 

Ezker zango bikaina du Elik, eta bere ardura da ezker hegaleko korner guztiak erdiratzea. Korner itxiak erdiratzea gustuko duela aitortzen du elgoibartarrak, "beti taldekideen buruen bila joaten naiz; sekula ez gol olinpikoa sartzeko intentzioarekin".

 

 

 

 

 

Denboraldi hasiera ona 

Superligako 5 jardunaldi jokatu ostean, gustura dago Eli taldea erakusten ari den mailarekin. Une honetan sailkapeneko 3. postuan daude 10 punturekin. Hiru partida irabazi, bat berdindu eta bakarra galdu dituzte oraingoz. Gainera, La Puebla taldearen aurka galdu zuten partida baliteke bulegoetan irabaztea, Extremadurako taldeak arauz kanpoko lerrokadura egin zuela salatu baitu talde bilbotarrak.

Superliga oso orekatua 

Bestalde, Superligako maila izugarri igo da Ibarraren iritziz, "edozein taldek irabaz dakioke orain edonori. Guk, Espanyol, iazko liga irabazlea, eta Sevilla, iazko bigarren sailkatua, menperatu ditugu oraingoz eta garaipenok konfidantza handia eman digute. Levante dago momentuz lidergoan, partidu bakar bat galdu gabe. Alabaina, talderik indartsuenen aurka jokatzea falta zaio oraindik".

Momentuko euskal futbol talderik onena 

Euskal taldeek (Athletic eta Realak, batez ere) poztasun gutxi eman dizkigute orain arte, hortaz, beste erremediorik ezean, Athletic-eko nesken ibilbide arrakastatsua gertutik jarraitu beharko dugu, lan oso txukuna egiten dihardute-eta, azken denboraldietan.

 

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

gola ikusterik?
tunka 2006-10-24 15:09:19
Albistea irakurri eta gola ikusteko gogoz geratu naiz. Grabatuta egongo da, ezta? Hala bada, zergatik ez atarian jarri? Hainbatek eskertuko genuke!
Bideoan?
Iker 2006-10-24 15:19:21
Ni Itziar zoriontzearekin konformatzen naiz. Jakin ere ez nekien golek izen ezberdinak zituztenik. Baina tira bideoan ikusi ezkero igual konturatuko naiz zein dan desberdintasuna. Neretzat golak beti gol.
Aupa Athletic
Zuzentzailea 2006-10-24 18:07:48
Zesarri zesarrena. Gol olinpikoa Elik sartu zaban eta ez Itziarrek, Eliren taldekide elgoibartarrak. Honez gain, zorionak biei. Ez dut nesken Athleticen partidurik zuzenean ikusteko aukera edo zorterik izan, baina telebistan ikusi ditxudan partidu eta laburpenetan ikusi dodanakin, taldean pisu handiko jokalariak diala konturatu naiz. Taldeari arnasa ematen dio Itziarrek zelai erdian eta Eli Athleticeko Beckham (baloia erdiratzeko moduagatik)dugu. Goleko hainbat pase ikusi dizkiot eta baita falta jaurtiketa ikaragarriak ere. Ez daukate meritu makala elgoibartarrek, Athletic moduko goi mailako taldean nabarmentzeko moduko foballarixak diaz-eta. Pena bai, gol olinpikoaren bideorik ez eukitzia. ETBri eskatu beharko diozue.
golazo
J.B 2006-10-29 19:44:33
gustora ikusiko nuke nik ere gol hori.
Perutik Gemma eta Dioni
Gemma 2007-03-28 16:30:06
GORA GURE NESKAK!!! Idatzi honen bidez...BESARKADA BERO BAT.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko