| Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizuneko bideoa daukagu |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | |||
| 2008-01-15 09:08 | |||
|
Ane Perez izan zen Pirritx eta Porrotx pailazoek Gabonetan
eskaini zuten Eskerrik asko ikuskizuneko protagonista nagusienetako
bat. Elgoibartarrarengan inspiratu dira pailazo ezagunak aurtengo ikuskizunean,
minbizia ardatz hartu duena; eta Mari Mototsen papera sortzeko. Bideoan ikus
daitekeen moduan, Anek artista trazak dituela erakutsi zuen. (bideoa dauka)
• Bideoa: Pirritx eta Porrotx pailazoek Elgoibarren eskainitako saioko une batzuk ikus ditzakezue bideo honetan.
Pirritx eta Porrotx pailazoek bi saio eskaini zituzten abenduaren 28an
Olaizaga Kiroldegian, eta bietan lortu zuten Kiroldegia leporaino
betetzea. Umeek, eta gurasoek, gozatu ederra hartu zuten pailazoen
xelebrekeriekin. Eskerrik asko ikuskizuna, alabaina, entretenimendu soiletik haratago doa. Minbizia daukaten haurrengan; eta batez ere, Ane Perez elgoibartarrarengan,
inspiratutako saioa izaki, gaixorik dauden umeen errealitatea
ezagutarazi nahi izan dute pailazoek, eta umorea erabili dute
horretarako Eskerrik asko ikuskizunean: “botikarik onena” pailazoen berbetan.
• Elkarrizketa: Ikus hemen Ane Perezi BARREN astekarian eginiko elkarrizketa:
• Argazkiak:
*Gehiago Mediatekan (elgoiBARREN.net)
|
|||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|































