| Komentarioen atala moderatu egingo dugu gaurtik aurrera |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-01-15 07:43 | ||
|
Gaurtik aurrera elgoiBARREN.net atariko komentarioak moderatu
egingo ditugu. Beraz, zuon komentarioak ez dira, orain arte moduan,
zuzenean edo idazteaz bat azalduko gure atarian. Komentario guztiak
moderatzaileak irakurriko ditu eta berak emango die web gunean
azaltzeko bidea. Hori bai, jasotzen ditugun komentarioak ahal dugun
azkarren bistaratzen saiatuko gara.
Komentarioak egiteko modua edo metodologia orain artekoa izango da. Erregistratuta egon behar da komentarioak egiteko eta gure araudia bete beharko da.
Baldintzak orain artekoak izango dira:
* Ezin da irainik idatzi eta errespetuz idatzi behar da. * Gaiaren gainean idatzi (ahal dela, ez nahastu gaiak). * Komentarioak euskaraz idatzi behar dira. Gainera, komentarioek helbururen bat bete behar dute:
www.elgoiBARREN.net atari partehartzailea izatea da gure nahia, eta asmo berarekin jarraitzen dugu. Baina lehen hamalau hilabeteotan komentarioen atalarekin izan dugun esperientzia aztertu eta baloratu ondoren, sail hau moderatzea erabaki dugu. Amaitzeko, web orrian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Beti esan dizuegun moduan, herritarrok eta irakurleok proiektuan parte hartzea nahi dugu. Izan ere, proiektu honetan irakurleok notizi bat eman dezakezue gertatu bezain pronto; iritzia emateko aukera daukazue; notizia bat osatu edo zuzentzeko modua daukazue. Herritarrok eta irakurleok ez zarete hartzaile hutsak; eman ere asko egin dezakezue. Eskerrik asko guztioi. elgoiBARREN.net-eko zuzendaritza
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























