Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Leonard Komon eta Priscah Jepleting kenyarrak nagusi Mintxetan
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Leonard Komon eta Priscah Jepleting kenyarrak nagusi Mintxetan PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-01-14 14:08
Klik haundi ikusteko
Leonard Komon
Klik haundi ikusteko
Priscah Jepleting
Iaz Etiopiarrek (Sihine eta Tufak irabazi zuten) parekorik izan ez bazuten, herrialdean bizi duten krisi politiko odoltsua une batez ahantzi eta kenyarrak izan dira aurtengo Juan Mugerza Nazioarteko kroseko jaun eta jabe: Bi lasterketa nagusiak irabazi dituzte.
  • Gizonezkoetan Leonard Komon, -Moses Mosopen ordezkoak-, irabazi zuen.
  • Emakumezkoetan, berriz, Priscah Jepleting faboritoa Wude etiopiarrari nagusitu zitzaion.
 

Ordezkoa txapeldun
Klik haundi ikusteko
Moses Mosop kenyarra, munduko kros txapeldunordea, lasterketako izar nagusia izatera deitua zegoen, eta halaxe aurreratu zuten Mintxeta Atletismo Taldekoek ere lasterketaren aurkezpen ofizialean. Gero, jakingo duzuen moduan, Elgoibarrera etortzeari uko egin behar zion Mosopek bere herrialdeak (Kenya) bizi duen egoera politiko ezegonkorra dela-eta.
Mintxeta Atletismo Taldea denborarik galdu gabe hasi zen Mosopen ordezkoaren bila, eta ikusiak ikusita, bete betean asmatu dute: Mosopen ordezkoak, 20 urteko Leonard Komon kenyarrak, erakustaldia eskainiz irabazi du aurtengo lasterketa nagusia. Masai tribukoa da Komon eta Elgonen bizi da, Ugandatik gertu; liskarretatik salbu geratu den eremuan, beraz.
Zirkuituaren egoera eta publikoaren animoak goraipatu zituen Komonek. Sevillako krosa eta Kenyako txapelketa dira bere hurrengo erronkak. Bere herrialdean domina bat eskuratzeko itxaropenak dituela azaldu zuen. Hala bada, ez da Munduko Kros Txapelketako aurreneko postuetatik urrun ibiliko.

Klik haundi ikusteko
PODIUM-a: Bernard K. Kipyego herrikidea sailkatu zen 2. postuan, 14 segundora. Podiumeko azken kaxara, berriz, Cuthbert Nyasango (Zinbawe) igo zen. Lehen europarra, Juan Carlos de La Ossa (Espainia) hain zuzen, seigarren postuan helmugaratu zen.
Lehen euskalduna Asier Cuevas eibartarra izan zen 18. postuan 34:54 denborarekin.
 
 
 
Jepleting: bi aste entrenatu gabe eta garaipena
Klik haundi ikusteko
Lehen hiru sailkatuak.
Priscah Jepteling kenyarra munduko kros antxintxikari onenetakoa izaki (4. postua iaz mundialean), ohituta dago garaipenak lortzera eta bera zen Elgoibarren irabazteko faborito nagusia ere. Aditu guztientzat bai, ez ordea, berarentzat. Izan ere, probaren amaieran, azken bi asteetan ezin izan duela entrenatu jakinarazi zuen txapeldun kenyarrak. “Kikuyu talde armatuen beldur ginen senarra (bere entrenatzailea ere bada) eta biok. Etxebueltan, 15 minutu eskaseko saioa egin eta berriz etxera itzuzltzen ginen inguruan gertatzen zenari adi-adi begirik kendu gabe. Hau dela-eta, hemen lorturiko garaipena ezustekoa izan da, batez ere niretzat, azken bi asteetan ezin izan baitut normaltasunez entrenatu; eta bizi”.
Klik haundi ikusteko
Eldoret hiritik 15 kilometrora dagoen Chepkoile herrixkakoa da Jepleting, sarraski handienak gertatu diren ingurukoa, alegia. Handik Elgoibarrera iristeko bereak eta bi egin behar izan ditu 22 urteko atleta gazteak. “Eldoret eta Nairobi arteko errepide arriskutsua saihesteko hegazkinez egin nahi izan nuen zati hori, baina ostiral arratsaldera arte ez nuen txartelik lortu ahal izan” azaldu zuen.
Yimer Yude etiopiar ttipiarekin batera egin zuen lasterketa guztia eta azken esprintean bakarrik erakutsi ahal izan zion bizkarra. Irteera ausarta egin zuen Mariya Konovalova errusiarra sailkatu zen hirugarren postuan.

    SAILKAPENAK: 
    • Gizonezkoak (seniorrak)

1. Leonard Komon KEN 31:54
2. Bernard K. Kipyego KEN 32:07
3. Cuthbert Nyasango ZIM 32:14
4. Michael Kipyego KEN 32:18
5. Tadesse Tola ETI 32:19
6. J. C.de la Ossa (Joma) 32.39
7. J.C. Higuero (Promoaranda) 32:44
8. Chema Martínez (Nike) 32:46
9. Tom Humphries GBR 33:16
10. Antonio Núñez (Bikila) 33:27

    • Emakumeak (Seniorrak)

1. Priscah Jepleting KEN 21:19
2. Yimer Wude ETI 21:19
3. Mariya Konovalova RUS 21:21
4. Simret Sultan ERI 22:26
5. Rachel Townsend GBR 22:35
6. Rosa Morató Valencia 22:38
7. Meraf Batha ERI 22:40
8. Alessandra Aguilar FCB 22:42
 

ARGAZKIAK: gehiago mediatekan: 2008ko Mugerza Krosa
 
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
    * Argazki gehiago: DVn
BIDEOAK:  



 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Zorionak
Jon 2008-01-15 12:50:38
Zorionak antolakuntza guztiari,aurten ere karrera bikainak antolatu dituzuelako,lan oso hona burutu dezue.ZORIONAK



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko